Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2025eko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1670

EBAZPENA, 2025eko apirilaren 1ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko 2024ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen pertsona edo entitate onuradunen zerrenda argitaratzen baita.

Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, laguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzen 2024ko pertsona edo entitate onuradunen zerrenda. Laguntza horiek finantzatzeko baliabideak erakunde autonomo honetako Administrazio Kontseiluaren 2023ko abenduaren 14ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez esleitu dira (2024ko martxoaren 27ko EHAA, 63. zenbakia). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten da, ebazpen honen eranskinean azaltzen den bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 1a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala