Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2025eko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1669

AGINDUA, 2025eko martxoaren 31koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, Gaztaroa-Sartu Koop. Elk. kooperatiba-sozietatea onura publikokoa dela deklaratzen duena.

EGITATEAK

Lehenengoa.– 2024ko abenduaren 20an, Estibaliz Gorostiaga Martin andreak eskaera bat aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailean, Gaztaroa-Sartu kooperatiba-sozietatearen izenean eta hura ordezkatuz haren esanetan, kooperatiba onura publikoko deklaratua izan zedin. Eskabidearekin batera, besteak beste, Artezkaritza Kontseiluaren 2024ko azaroaren 27ko bileraren akta eta Artezkaritza Kontseiluko idazkari Estibaliz Gorostiaga Martin andreak berak Erika Hidalgo Aguado lehendakariaren oniritziarekin emandako ziurtagiri bat aurkeztu zituen. Ziurtagiri horretan, haren ustez, 64/1999 Dekretuan ezarritako arauzko baldintzak betetzen direla justifikatzen duten gertakariak eta arrazoiak daude (64/1999 Dekretua otsailaren 2koa da, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzeko dena).

Bigarrena.– 2025eko urtarrilaren 21ean, 64/1999 Dekretuaren 7. artikuluarekin lotuta 9. artikuluan aurreikusitakoa betez, txostena egiteko eskatu zitzaien Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Inklusio Zuzendaritzari edo organo eskudunari eta Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Zerbitzu Zuzendaritzari edo organo eskudunari.

Hirugarrena.– 2025eko otsailaren 4an, iragarkia argitaratu zen EHAAn, 64/1999 Dekretuaren 9. artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritakoa betez (64/1999 Dekretua otsailaren 2koa da, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzeko dena), eta jendaurreko informaziorako epea zabaldu zen, edozein interesdunek espedientea aztertu eta egoki iritzitako alegazioak egin zitzan hogei eguneko epean. Epe hori igaro da, eta ez da alegaziorik aurkeztu.

Laugarrena.– 2025eko otsailaren 6an, Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Inklusio Zuzendaritzaren txostena jaso zen. Txosten horretan, kooperatibaren helburu soziala, kooperatibak azken urteetan Eusko Jaurlaritzarekin izan dituen lankidetza-harremanak, jaso dituen dirulaguntzak eta gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko izan duen eragin ona aztertu zituen organo horrek, eta ondorioztatu zuen betetzen zirela onura publikokoa dela deklaratzeko baldintzak.

Bosgarrena.– 2025eko martxoaren 11n, espedientearen berri eman zitzaion interesdunari, otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Aurreko egitateei zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 156.2 artikuluarekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzak onura publikoko kooperatibatzat joko ditu beren funtzioak betez Euskal Autonomia Erkidegoko interes orokorra sustatzen laguntzen duten kooperatibak, erregelamenduz ezartzen diren prozedura, araubide eta betekizunen arabera betiere.

Bigarrena.– Aipatutako eta bete beharreko erregelamendu-araua 64/1999 Dekretua da, otsailaren 2koa, Herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzeko dena.

Hirugarrena.– Espedientean jasotako dokumentazioa oinarritzat hartuta, pentsatu behar da 64/1999 Dekretuaren 7. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako prozedura-izapideak bete direla onura publikokotzat deklaratzeko, bai eta erregelamenduzko arau horren 5. artikuluan ezarritako betekizunak ere onura publikoaren deklarazio hori lortzeko.

Laugarrena.– Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren eskumena da kooperatiba-sozietateak onura publikoko deklaratzea, hala xedatuta baitago 64/1999 Dekretuaren 11. artikuluan, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 5eko 323/2024 Dekretuaren 3.2.l) artikuluari lotuta.

Horiek horrela, aipatutako lege-manu horiek eta orokorrean aplikatzekoak diren eta aplikatzeko egokiak diren gainerakoak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onura publikoko deklaratzea Gaztaroa-Sartu izeneko kooperatiba-sozietatea.

Bigarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke egintza hau eman duen organoari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 31.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,

MIGUEL TORRES LORENZO.


Azterketa dokumentala