Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

73. zk., 2025eko apirilaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1667

EBAZPENA, 2025eko martxoaren 28koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, Viuda de Sainz SL erakundeari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera aitortzeko dena.

Otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez, Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautu zen, xedetzat hartuta emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna dakarten egoerak sustatzea eta berdintasun hori eragozten duten oztopoak kentzea, gizarte- eta lan-arloan, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko aukera- eta tratu-berdintasunaren alde sortzen diren ekimenak sustatuta; eta, horrekin batera, erakundeek arlo horretan egiten duten lana aintzatestea.

Dekretu horren itzalpean, Viuda de Sainz SL erakundeak aurkeztutako eskabidea ikusita eta erakunde horrek emakumeen eta gizonen berdintasun politika garatzeko sinatutako konpromiso-agiriak balioetsi ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Viuda de Sainz SL erakundeari Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen izaera aitortzea, 11/2014 Dekretuan ezarritako zehaztapen eta baldintzen arabera eta erakunde horrek emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako politika garatzeko sinatutako konpromiso-agiriak oinarri hartuta (11/2014 Dekretua, otsailaren 11koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena arautzen duena).

Bigarrena.– Aitorpena indarrean dagoen artean, 11/2014 Dekretuaren 12., 13. eta 14. artikuluekin bat etorriz, Viuda de Sainz SL erakundea aitorpen horretaz balia daiteke egokitzat jotzen duen irudizko korporazio-osagai orotan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 28a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.


Azterketa dokumentala