Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2025eko apirilaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ZUBIETA NEKAZAL TRESNA KOOPERATIBA ELKARTEA
1663

IRAGARKIA, Zubieta Nekazal Tresna Kooperatiba Elkartearen likidazioari buruzkoa.

Euskadiko Kooperatibei buruzko abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 92.4 artikuluak eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroari buruzko 84/2023 Dekretuaren 65.1 artikuluak ezarritakoaren arabera, honako hau jakinarazten da:

2024ko irailaren 12an Zubieta Nekazal Tresna Kooperatiba Elkartearen egoitza sozialean egindako Ohiko Batzar Orokorrean, kooperatiba likidatzeko akordioa hartu zen, eta likidazioaren azken balantzea eta kooperatibaren gizarte-ondarea banatzeko proiektua onartu ziren.

Jakinarazten da aipatutako akordioei buruzko dokumentazioa interesdunen eskura dagoela Kooperatibaren egoitza sozialean, Euskadiko Kooperatiben 11/2019 Legearen 99.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Donostia-San Sebastián, 2024ko abenduaren 9a.

Likidatzaile bakarra,

JOSE MARÍA SALSAMENDI IRURETAGOIENA.


Azterketa dokumentala