
72. zk., 2025eko apirilaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1661
IRAGARKIA, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren erabakia jakinarazten duena. Erabaki horren bidez, alegazioak aurkezteko epea ematen da.
Ezinezkoa izan da erabaki hori jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Hamabost egun balioduneko epea izango du interesdunak Turismo eta Merkataritzako Bizkaiko Lurralde Bulegoaren instalazioetan alegazioak aurkezteko, bere eskubideak eta interesak babeste aldera, eta erabakiaren testu osoa ikusteko (Concha Jeneralaren kalea 23, Bilbao).
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta»-ren bitartez ere espedientearen edukira sar daiteke: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/
Erabaki honen aurka ez dago errekurtsorik aurkeztea.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 3a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
CLARA NAVAS ROMANO.
RSS