Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2025eko apirilaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
1658

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita eten egin dela Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2024ko azaroaren 11ko aginduen betearazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salaren 3. Atalak ezarritako autoaren bidez, 306/2025 ohiko prozeduran. Agindu horien bidez, irispide libreko sistema orokorraren bidez Idazkaritzako (sarrerako kategoria), Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako eta Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako (sarrerako kategoria) azpieskaletara sartzeko hautaketa-prozesuak deitzen dira.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren aginduen bidez, Idazkaritzako, Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako, eta Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskaletara irispide libreko sistema orokorraren bidez sartzeko hautaketa-prozesuak deitu ziren. Honako hauek dira:

Agindua, 2024ko azaroaren 11koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez hautaketa-prozesuetarako deialdia egiten baita irispide libreko sistemaren bidez sartzeko Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Idazkaritzako azpieskalan, sarrerako kategorian, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.

Agindua, 2024ko azaroaren 11koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez hautaketa-prozesuetarako deialdia egiten baita irispide libreko sistemaren bidez sartzeko Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Idazkaritza-Kontu-hartzailetzako azpieskalan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.

Agindua, 2024ko azaroaren 11koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez hautaketa-prozesuetarako deialdia egiten baita irispide libreko sistemaren bidez sartzeko Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalako Kontu-hartzailetza-Diruzaintzako azpieskalan, sarrerako kategorian, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan.

Aipatu aginduen aurka, APSITAL Elkarte Profesionalak errekurtsoa jarri zuen, eta kautela-neurri hau eskatu: aurkaratutako egintzen betearazpena etetea, dagokion gainerakoarekin.

2025eko martxoaren 14an, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salaren 3. Atalak auto bat ezarri zuen, xedapenen atalean honako hau adierazten zuena:

Eskatutako kautela-neurria berretsi behar dugu eta berresten dugu, eta, ondorioz, aurkaratutako ebazpenen eraginkortasuna eteten dugu, txanda libreko probak deitzeari dagokionez.

Neurri hori bete egingo da, harik eta prozesuari amaiera ematen dion ebazpen irmoa ezartzen den arte edo Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legean aurreikusitako beste arrazoietako edozeinen bidez amaitzen den arte. Hala ere, neurri hori aldatu edo indargabetu egin ahalko da, ebazpen honetan kontuan hartutako inguruabarrak aldatzen badira (AAJLren 132.1 artikulua).

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 134.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salaren 3. Atalak igorritako ofizioan jasotzen denez, aipatutako etenduraren publizitatea egin behar da.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 2a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

LORETO OSA OCÓN.


Azterketa dokumentala