Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2025eko apirilaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
1653

HUTS-ZUZENKETA, ebazpen honena: 34/2025 Ebazpena, martxoaren 25ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Mijusar, SL entitatearekin sinatutako hitzarmena, babes sozialeko 177 etxebizitza eta haien eranskinak errentamendu araubidean sustatzeko, alokairu eskuragarriko modalitatean (EB1-0536/23-LE-000 espediente zenbakia).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, Aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Era horretako hutsak atzeman dira Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren martxoaren 25eko 34/2025 Ebazpenean, zeinaren bidez argitara ematen baita Mijusar, SL entitatearekin sinatutako hitzarmena, babes sozialeko 177 etxebizitza eta haien eranskinak errentamendu araubidean sustatzeko, alokairu eskuragarriko modalitatean (EB1-0536/23-LE-000 espediente zenbakia). Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2025eko apirilaren 1ean (63. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Argitaratuko testuaren 2025/63 Laburpen orrialdean (3/2) eta 2025/1443 (9/1) orrialdean, organo igorlearen (Saila) atalean,

hau dio:

«ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA»

baina hau esan behar du:

«GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA»


Azterketa dokumentala