
72. zk., 2025eko apirilaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
1652
HUTS-ZUZENKETA, ebazpen honena: 33/2025 Ebazpena, martxoaren 25ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ortuellako Udalarekin sinatutako hitzarmena, Ortuellako udalerrian, Peñotako SR-2 sektoreko E-1 lurzatian zuzkidura bizitokiak sustatzeko.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, Aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.
Era horretako hutsak atzeman dira Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren martxoaren 25eko 33/2025 Ebazpenean, zeinaren bidez argitara ematen baita Ortuellako Udalarekin sinatutako hitzarmena, Ortuellako udalerrian, Peñotako SR-2 sektoreko E-1 lurzatian zuzkidura bizitokiak sustatzeko. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2025eko apirilaren 1ean (63. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Argitaratuko testuaren 2025/63 Laburpen orrialdean (3/2) eta 2025/1443 (7/1) orrialdean, organo igorlearen (Saila) atalean,
hau dio:
«Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila.»
baina hau esan behar du:
«Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saila.»
RSS