Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2025eko apirilaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1649

AGINDUA, 2025eko apirilaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kentzeko eta izendatzeko dena.

Aintzat hartuta Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 9., 10. eta 12. artikuluetan xedatutakoa; lege hori garatzeko Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 2., 4., 5. eta 8. artikuluetan xedatutakoa eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren funtzionamendu-arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan xedatutakoa, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María Teresa Ojanguren Villalabeitia andrea kentzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide-kargutik, hezkuntza-arloan ospe handia dutenen taldekoa, eta Euskadiko Eskola Kontseiluko presidenteorde-kargutik, eta eskerrak ematea egin duen lanagatik.

Bigarrena.– Eva Rodríguez Salcedo andrea izendatzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide, hezkuntza-arloan ospe handia dutenen taldekoa, eta Euskadiko Eskola Kontseiluko presidenteorde.

Hirugarrena.– Ane Urkiola Alustiza andrea kentzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide-kargutik, hezkuntza-administrazioaren ordezkari gisa.

Laugarrena.– Garbiñe Saenz de Buruaga Garralda andrea izendatzea Euskadiko Eskola Kontseiluko kide, hezkuntza-administrazioaren ordezkari gisa.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 1a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala