Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

72. zk., 2025eko apirilaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1648

AGINDUA, 2025eko apirilaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Oñatiko (Gipuzkoa) Txantxiku Ikastola Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari baimendutako unitate-kopurua eta ikaspostuak aldatzeko dena.

Oñatiko (Gipuzkoa) «Txantxiku Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularra den «Txantxiku Ikastola Sociedad Cooperativa» izenekoaren legezko ordezkariak baimena eskatu du Lehen hezkuntzako bi unitate kentzeko eta Batxilergoan bi unitate gehitzeko. Aztertu dugu horri dagokion espedientea.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Hauek aztertu dira: 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duena; 2/2006 Lege Organikoa, maiatzaren 3koa, Hezkuntzari buruzkoa, abenduaren 29ko 3/2020 Lege Organikoak aldatua; 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua; 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako haur-eskolen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena, eta 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan Euskal Autonomia Erkidegoan zero eta hiru urte bitarteko haurrentzako haur-eskolak arautzen dituen Dekretuaren artikulu jakin batzuk indarrean mantentzen dituena, eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oñatiko (Gipuzkoa) «Txantxiku Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena 012349 (EAE) eta 20002979 (unibertsala) aldatzea, Lehen Hezkuntzako bi unitate kentzeagatik, eta bi unitate gehitzeagatik Batxilergoan.

2025-2026 ikasturtetik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Sailaren unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta geratuko da, erregistroko datu hauekin:

Zentroaren kodeak: 012349 (EAE) eta 20002979 (unibertsala).

Izen orokorra: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua (HLBHIP).

Izen espezifikoa: «Txantxiku Ikastola».

Titularra: «Txantxiku Ikastola Sociedad Cooperativa».

Helbidea: San Juan kalea 1/Foruen Enparantza, 4.

Udalerria: Oñati.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimena: lehen hezkuntzako bi unitate kendu, eta bi unitate gehitu Batxilergoan.

Ondoriozko osaera:

– Haur Hezkuntza, lehen zikloa: 10 unitate:

• 3 unitate 0-1 urteko haurrentzat.

• 3 unitate 1-2 urteko haurrentzat, bakoitza 13 ikaspostutarako edukierakoa.

• 4 unitate 2 eta 3 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 18 ikaspostutarako edukierakoa.

– Haur Hezkuntza, bigarren zikloa: 8 unitate, bakoitza 25 ikaspostutarako edukierakoa.

– Lehen Hezkuntza: 15 unitate, bakoitza 25 ikaspostutarako edukierakoa.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 11 unitate, bakoitza 30 ikaspostutarako edukierakoa.

– Batxilergoa: 6 unitate, 35 ikaspostutarako edukierakoa.

• «Zientzia eta Teknologia»: 3 unitate.

• «Giza eta Gizarte Zientziak»: 3 unitate.

Bigarrena.– Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretuaren 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak ezingo du erabili erregistroko inskripzioan agertzen den izena ez den beste izenik.

Hirugarrena.– Hezkuntza-administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio guztietan, norberaren dokumentazioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa erabili beharko du, eta, ondoren, espezifikoa eta ikastetxearen kodea, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.

Halaber, ikastetxearen publizitateak Estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.

Laugarrena.– Ikastetxearen titulartasuna indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, bai eta dagokion aldaketa eskatzera ere, legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Bosgarrena.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxeko erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortuko direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 1a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala