
72. zk., 2025eko apirilaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 3 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
1647
38/2025 EBAZPENA, apirilaren 7koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Zallako Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren luzapena, hitzarmen horretan adosten baitira Zallako udalerrian lokal jakin batzuk erabiltzeko baimen-baldintzak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatu den hitzarmenaren luzapena sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Zallako Udalarekin sinatutako hitzarmenaren luzapena, hitzarmen horretan adosten baitira Zallako udalerrian lokal jakin batzuk erabiltzeko baimen-baldintzak. Hitzarmen luzapena ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko apirilaren 7a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN APIRILAREN 7KO 38/2025 EBAZPENARENA.
ERABAKIA, ZALLAKO UDALAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ARTEKO LANKIDETZA-HITZARMENA LUZATZEKOA, ZALLAKO UDALERRIKO LOKAL JAKIN BATZUK ERABILTZEKO BAIMENAREN BALDINTZAK EZARTZEKOA.
BILDU DIRA:
Alde batetik, María Jesús Carmen San José López andrea, Justizia eta Giza Eskubideen sailburua, ekainaren 24ko 13ko 34/2024 Dekretuaren bidez izendatutakoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa, ekainaren 30eko 7/1981 Legeak (Jaurlaritzaren Legeari buruzkoak) 26. artikuluan esleitzen dizkion eskumenen arabera.
Beste alde batetik, Unai Diago Santamarina jauna, Zallako Udaleko alkate-udalburua, erakunde hori ordezkatuz.
Bi aldeek hitzarmen hau sinatzeko beharrezko legezko gaitasuna aitortu diote elkarri, eta, ondorioz, honako hau
AZALTZEN DUTE:
Lehenengoa.– 2021eko urriaren 15ean hitzarmena sinatu zen, Zallako udalerriko local jakin batzuk erabiltzeko baimenen baldintzak ezartzeko.
Bigarrena.– Zallako deribazio judizialaren bidezko familia-elkargunean bisitak eta trukeak bermatzeko zerbitzuaren premiak bere horretan jarraitzen duenez, beharrezkoa da aipatu hitzarmenaren luzapen bat sinatzea, bertan jarduera berriak garatzen jarraitzen dela bermatu ahal izateko.
Hirugarrena.– Aipatutako luzapenaren indarraldia 2025eko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra bitartean ezarri da
Bi aldeek hitzarmen hau sinatzeko beharrezko legezko gaitasuna aitortu diote elkarri, eta, ondorioz, honako hau
AZALTZEN DUTE:
Lehenengoa.– 2021eko urriaren 15eko hitzarmena luzatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Zallako Udalaren arteko lankidetzarako baldintzak arautzen baitira.
Bigarrena.– Aipatutako luzapenaren indarraldia 2025eko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra bitartekoa izango da.
Hirugarrena.– 2021eko urriaren 15ean sinatutako hitzarmeneko klausula guztiak baldintza berberetan mantenduko direla.
Laugarrena.– Luzapen akordio hau etete-baldintzaren mende jartzen da, hau da, eratorritako betebeharrak finantzatzeko kreditu egokia eta nahikoa egotearen baldintzaren mende.
Horrekin guztiarekin bat, sinatzaileek dituzten eskumenak baliatuta eta ados daudela jasota gera dadin, aldeek hitzarmen honen bi ale sinatzen dituzte, ondore bakarrerako, hasieran adierazitako tokian eta egunean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 16an.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
Zallako Udaleko alkatea,
UNAI DIAGO SANTAMARINA.
RSS