
72. zk., 2025eko apirilaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1639
381/2025 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Jose Ignacio Elizegi Abril jauna Alde Zaharreko Osasun Zentroko Erizaintzako Gainbegiralearen kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentearen martxoaren 24ko 319/2022 Ebazpenaren bidez, Jose Ignacio Elizegi Abril jauna izendatu zen Alde Zaharreko Osasun Zentroko Erizaintzako Gainbegirale lanpostua betetzeko Donostialdeko Erakunde Sanitarioan (maiatzaren 20ko EHAA, 97. zk.).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Jose Ignacio Elizegi Abril jauna Alde Zaharreko Osasun Zentroko Erizaintzako Gainbegiralearen kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko apirilaren 6ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuaren Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia / San Sebastián, 2025eko apirilaren 3a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).
Langileen zuzendaria,
MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.
RSS