Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2025eko apirilaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ASUBIZIBERRI, S. COOP.
1637

IRAGARKIA, Asubiziberri, S. Coop. sozietate kooperatiboa desegin, likidatzailea izendatu eta likidazioari ekiteko onarpenari buruzkoa.

Asubiziberri, S. Coop. etxebizitzen sozietate kooperatiboak batzar orokor berezia egin zuen 2024ko azaroaren 10ean, baliozki deituta eta eratuta, eta aho batez hartu zituen, besteak beste, honako erabaki hauek:

– Kooperatibaren desegitea onartzea.

– Likidatzailea izendatzea.

– Kooperatiba likidatzea, azken balantzea eta sozietatearen hartzekoak banatzeko proiektua onartuta.

Oharra: Aipatu erabaki horien gaineko dokumentazioa interesdunen eskura dago Getxoko (48940) Bidebarri kaleko 17. zenbakian (etxabea).

Getxo, 2025eko otsailaren 11.

Likidatzailea,

KELEMEN GARCÍA BARBERO.


Azterketa dokumentala