
71. zk., 2025eko apirilaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (156 KB - 3 orri.)
- EPUB (176 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
1631
EBAZPENA, 2025eko martxoaren 21ekoa, Justiziako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baita Karrera Judizialean eta Fiskalean eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegoan sartzeko oposizioak prestatzeko 2025eko ekitaldiko dirulaguntzen deialdia.
Karrera Judizialean eta Fiskalean eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegoan sartzeko oposizioak prestatzeko laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituen eta 2025eko ekitaldirako deialdia egiten duen Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2024ko urriaren 24ko Aginduan ezarritakoarekin bat etorriz (azaroaren 12ko EHAA, 220. zk.).
Kontuan hartuta espedientea bera, eskaeren Balorazio Batzordearen txostena (aipatutako aginduan izendatutako kideek osatua eta 2025eko otsailaren 20an bildua) eta instrukzio-organoaren ebazpen-proposamena, interesdunei 10 egun balioduneko epea emanez alegazioak aurkez zitzaten, eta alegaziorik jaso ez delarik, honako hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Laguntzen onuradunen hautaketa, bazterketak eta atzera-egiteak.
1.– Karrera Judizial eta Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegora sartzeko 2025eko ekitaldiko oposizioak prestatzeko dirulaguntzen onuradun hautatzea honako pertsona hauek:
(Ikus .PDF)
2.– Aurreikusitako laguntza guztiak gauzatuko ez balira, Karrera Judizial eta Fiskalerako eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegorako oposizioak prestatzeko dirulaguntzen onuradun gisa aukeratzea, deialdiaren 3.3 oinarria aplikatuz, gehienez ere hiru urtez baliatzaile izan diren pertsonak, eta, hartara, laugarren urterako aukera izango luketenak:
(Ikus .PDF)
3.– Eskatzaile hauek kanporatutzat jotzea, eskatutako dokumentazioa ez bidaltzeagatik, atzera egiteagatik edo deialdi-aginduan eskatutako baldintzaren bat ez betetzeagatik:
(Ikus .PDF)
4.– Atzera-egiteak:
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Emandako beken zenbatekoa.
1.– Deialdian ezarritakoarekin bat etorriz, beka bakoitzaren zenbatekoa urtean 6.600 eurokoa izango da, eta hileko 550 euro ordainduko dira.
2.– Beka hilero ordainduko da, dagokion hileko lehen astean.
3.– 2025eko ekitaldirako 264.000 euro bideratu dira Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan dagokion aurrekontu-partidara.
Hirugarrena.– Beken iraupena.
1.– Bekek urte natural bateko iraupena izango dute, 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.
2.– Aurreko paragrafoan ezarritako epean onuradunak hautaketa-prozesua gainditzen badu, laguntzaren iraupena izendapena BOEn argitaratzen den egunean amaituko da, edo, lehenago gertatuz gero, Eskola Judizialean sartzen den egunean.
Laugarrena.– Esleipena.
Ebazpena, jakinarazi ondoren, onartu egin beharko du onuradunak 15 eguneko epean. Epe hori igaroz gero, proposatutako pertsonak eskaerari uko egin diola ulertuko da.
Bosgarrena.– Justifikazioa.
Bekaren onuradunak egiaztatu egin beharko dio erakunde emaileari betekizunak eta baldintzak betetzen dituela, bai eta dirulaguntzaren xede den jarduera gauzatu duela ere. Horretarako, lauhileko bakoitzaren amaieran, honako dokumentazio hau bidali beharko du:
– Oposizioa prestatzeko egindako gastuen justifikazio-memoria, agindu honen II. eranskinaren araberakoa.
– Pertsona edo zentro prestatzaileak emandako aprobetxamendu-ziurtagiria.
– Pertsona edo zentro prestatzailearen faktura(k) edo ziurtagiria(k), edo prestatzailearen alde egindako transferentzi(ar)en banku-egiaztagiria(k).
Seigarrena.– Errekurtsoa.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoaren arabera, ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtsoa jarri eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, errekurtsoa ezetsitzat jo ahal izango da.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 21a.
Justiziako sailburuordea,
ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.
RSS