
71. zk., 2025eko apirilaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (154 KB - 3 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1627
534/2025 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen baita lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren epaimahai kalifikatzailea, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen (Lehen Mailako Arretako Fakultatiboak izan ezik) A1 lanbide-taldeko lanpostu funtzionaletarako (2025eko otsaileko zikloa eta 2025 eta 2026 artean argitaratzen diren eskaintza-zikloak).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren (2019ko abenduaren 24ko EHAA, 244. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1307/2021 eta martxoaren 16ko 575/2023 Ebazpenen bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egin zen Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen (Lehen Mailako Arretako fakultatiboak izan ezik) lanbide-taldeko kategoria / lanpostu funtzionaletarako.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren otsailaren 14ko 111/2025 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2025eko otsaileko destinoen eskaintza argitaratu zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Psikiatriako Fakultatibo Medikoen kategoria / lanpostu funtzionaletarako (2025eko otsailaren 28ko EHAA, 41. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren otsailaren 14ko 112/2025 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2025eko otsaileko destinoen eskaintza argitaratu zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Haurren Psikiatriako Fakultatibo Medikoen kategoria / lanpostu funtzionaletarako (2025eko otsailaren 28ko EHAA, 41. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenaren bidez, zenbait irizpide ezarri ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahaietako kideak izendatzeko. Ebazpen hori partzialki aldatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 8ko 922/2021 Ebazpenaren bidez.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 411/2025 Ebazpenaren bidez, zenbait irizpide ezarri ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahaiak berritzeko eta epaimahaietako kideak izendatzeko.
2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 10.1 oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak lekualdatze-lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaia izendatuko du, eta denboraldi jakin baterako izendatzea aurreikusi ahal izango da, epaimahai horren baremazio- eta balorazio-zereginak hurrengo esleipen-prozesuetan garatu ahal izateko.
Izendapen hau aipatutako ebazpenean ezarritako zozketaren ondoren egiten da, eta hautatuak izan diren profesionalek alegatzen dituzten abstenitzeko eta errekusatzeko arrazoiak eta dispentsa eskatzeko arrazoiak aurkezteko emandako epea igaro ondoren.
Azaldutako guztiaren ondorioz, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskumenez baliatuz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2025eko otsaileko zikloko epaimahai kalifikatzailea izendatzea, bai eta 2025ean eta 2026an argitaratzen diren lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko destinoen eskaintza-zikloetako epaimahai kalifikatzailea ere, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldeko Fakultatibo Espezialista Medikoen kategorietarako; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1307/2021 eta martxoaren 16ko 575/2023 Ebazpenen bidez deitutakoak. Epaimahai horiek ebazpen honen eranskinean jasota dauden kideek osatuko dituzte.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 10.1 apartatua aplikatuz, izendapen hori 2025eko otsaileko zikloa amaitu arte luzatuko da, bai eta 2025ean eta 2026an argitaratzen diren destinoen eskaintza-zikloak amaitu arte ere. Beste bi urtez luzatu ahal izango da dagokion kideentzat, betiere esperientzia duten kideak egon daitezen.
Prozesuen jarraipena bermatzeko eta epaimahaiak beti esperientzia duten kideak izan ditzan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenak ezarri zuen epaimahaikideen % 50 behin bakarrik luzatzea, bi urtez, eta epaimahaikideen beste % 50a berritzea, eta horrela hurrenez hurren, bi urtetako ziklo-aldiak amaitzen diren bakoitzean.
Ebazpen hori betez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 411/2025 Ebazpenaren bidez, laugarren eta bosgarren epaimahaikide eta idazkari izendatutako pertsonak berritzea erabaki zen. Era berean, urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenean ebatzitakoa betez, uztailaren 3ko 411/2025 Ebazpenak erabaki du izendapena luzatzea lehenengo, bigarren eta hirugarren epaimahaikide eta epaimahaiburu izendatutako pertsonei, titularrei zein ordezkoei.
Izendapena luzatzea erabakitzen bada, Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez egingo da.
Bigarrena.– Ebazpen honek adierazita daukan egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutu sozialak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 26a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
ERANSKINA
FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA
Epaimahaiburua:
– Titularra: Ana Belén Maillo Arana.
– Ordezkoa: Gaizka Mallabiabarrena Ormaechea.
Lehenengo epaimahaikidea:
– Titularra: Beatriz de Lierni Macías Murelaga.
– Ordezkoa: Juan Manuel Marín Mesa.
Bigarren epaimahaikidea:
– Titularra: Francisco Javier Madruga Carpintero.
– Ordezkoa: Amaia Madariaga Zabala.
Hirugarren epaimahaikidea:
– Titularra: Itziar Madariaga de la Fuente.
– Ordezkoa: José Ignacio Martín Gómez.
Laugarren epaimahaikidea:
– Titularra: Juan Agustín Federio Arostegui.
– Ordezkoa: Aida Fariñas Dovao.
Bosgarren epaimahaikidea:
– Titularra: Olaia Begoña Fernández Berrizbeitia.
– Ordezkoa: Sergio Felipe Díaz.
Idazkaria:
– Titularra: Fernando Guerricabeitia Ortuzar.
– Ordezkoa: Esther Familiar González.
RSS