Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

71. zk., 2025eko apirilaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1609

547/2025 EBAZPENA, martxoaren 28koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Miren Aintzane Euba López andrea Pediatria Zerbitzuko Atalburuaren (Neonatologiako Atala) kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

438/2020 Ebazpenaren bidez, Miren Aintzane Euba López andrea izendatu zen Pediatria Zerbitzuko Atalburu (Neonatologiako Atala) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan (2020ko martxoaren 9ko EHAA, 47. zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Miren Aintzane Euba López andrea, Pediatria Zerbitzuko Atalburuaren (Neonatologiako Atala) kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko martxoaren 31ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari haren berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 28a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

ENRIQUE MANUEL BÁREZ HERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala