
71. zk., 2025eko apirilaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1608
85/2025 DEKRETUA, apirilaren 8koa, Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea izendatzen duen Dekretua aldatzen duena.
Gobernu Kontseiluak, 2021eko urtarrilaren 26an egindako bilkuran, 31/2021 Dekretua onartu zuen, zeinaren bidez Alfonso Gurpegui Ruiz jauna Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuorde izendatu baitzen (2021eko urtarrilaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 21. zk.).
2024ko azaroaren 21ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 323/2024 Dekretua, azaroaren 5ekoa, Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena. Argitalpen horren ondorioz, pertsona hori titular izan den organoak, euskarazko bertsioan, izena aldatu du. Ondorioz, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2005eko apirilaren 8an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea izendatzen duen urtarrilaren 26ko 31/2021 Dekretuaren 1. artikuluaren euskarazko bertsioa aldatzea. Honela idatzita geratuko da:
«Artikulu bakarra.– Alfonso Gurpegui Ruiz jauna Enplegu eta Inklusio sailburuorde izendatzea.»
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko apirilaren 8an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,
MIGUEL TORRES LORENZO.
RSS