
69. zk., 2025eko apirilaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERGARAKO UDALA
1585
IRAGARKIA, zarata-maparen berrikuspenaren behin betiko onarpenari buruzkoa.
Jakinarazten da urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluari jarraituz, 2025eko martxoaren 20an emandako dekretu baten bitartez honako hau erabaki zela:
1.– Bergarako zarata-maparen berrikuspena onartzea.
2.– Onarpenaren gaineko iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Halaber, udaleko www.bergara.eus orrian ere argitaratzea.
3.– Zarata-mapa berrikusia bidaltzea Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko Ingurumen Zuzendaritzara eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuko Ingurumen Administrazioko Zuzendaritza Nagusira.
Administrazio bidean behin betikoa den erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian.
Horretarako bi hilabeteko epea dago, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkiaren azkeneko argitalpena egiten denetik hasita.
Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke erabakia hartu duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkiaren azkeneko argitalpena egiten denetik hasita.
Dena den, egoki iritzitako beste edozein errekurtso ere jar daiteke.
Lege-oinarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 114.c, 123. eta 124. artikuluak, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. artikulua, abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoan emandako idazkuntzaren arabera, eta lege bereko 46. artikulua, bai eta Kode Zibilaren 5. artikulua ere.
Bergara, 2025eko martxoaren 21a.
Alkatea,
GORKA ARTOLA ALBERDI.
RSS