Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2025eko apirilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1580

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko epaitegian izapidetzen ari den 34/2025 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

34/2025 Prozedura Laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2024ko azaroaren 27ko ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen Ertzaintzako Ikuskaritza eskalako ofizial kategoriara igotzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak 2024ko uztailaren 30ean eman zuen ebazpen baten aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatzen duenaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko epaitegira joan daitezen, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egitera.

Arkauti, 2025eko martxoaren 27a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MIREN DOBARAN URRUTIA.


Azterketa dokumentala