Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2025eko apirilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1579

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak hainbat zehapen espediente irekitzeko eman dituen ebazpenak, lege honetan ezarritako arau-hausteekin lotuta: 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa (HSBLO).

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea; horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

1.– Interesdunek 15 egun balioduneko epea dute, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, espedientea Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio-Bizkaia) aztertzeko eta beren defentsarako egokitzat jotzen dituzten alegazio, agiri eta informazio guztiak aurkezteko eta, nahi izanez gero, prozeduran erabili asmo dituzten frogak proposatzeko.

2.– Epe horretan zehapen-prozedura irekitzen duen ebazpenaren edukiaren aurka alegaziorik egiten ez badute, prozedura irekitzeko ebazpen hori ebazpen-proposamentzat jo ahal izango da eta, azkenean, eman daitekeen zehapen-ebazpenaren aurreko instrukzio-izapide guztiak egintzat joko dira.

3.– Isuna jakinarazpen hau jaso eta hurrengo hamabost egunetan ordainduz gero, haren kopurua % 50 murriztuko da, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera. Ordainketa-gutuna eskuragarri dago iragarki honen lehenengo puntuan adierazten den helbidean.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Erandio, 2025eko martxoaren 27a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

ASIER ERKOREKA ARRUZA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala