Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2025eko apirilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1577

IRAGARKIA, 2025eko martxoaren 28koa, Deskarbonizazio zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Amurrioko eta Aiarako (Araba) «Mendi» parke eolikoaren (30 MW) eta berarekin lotutako azpiegituren proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa.

Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak, energia eolikotik abiatuta, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden parke eolikoen bitartez, energia elektrikoa ekoizteko instalazioak baimentzeko prozedura arautzen duenak, 7. artikuluan ezartzen dituen ondorioetarako eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak 53. artikuluan ezartzen dituen ondorioetarako, bat etorrita Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearekin eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearekin, jendaurrean jartzen dira «Mendi» parke eolikoaren eta berarekin lotutako azpiegituren proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa.

Espedientea: 01-GE-Y-2023-00029

– «Mendi» parke eolikoaren proiektua (30 Mw-ko potentzia):

a) 7 haize-sorgailu, abatza 113 metroko altueran dutenak (4,5 MW-ko potentzia unitarioko lau eta 4 MW-ko potentzia unitarioko hiru), 99,5 metroko altuerako dorre anemometrikoa eta haize-sorgailuak konektatzeko 30 kV-ko azpiegitura elektrikoa, denak ere Amurrioko udal-mugartean (Araba).

b) Sortzen den energia elektrikoa ateratzeko azpiegitura:

b.1.– Sortzen den energia ateratzeko 30 kV-ko linea, lurpekoa, ME-01 haize-sorgailutik Mendi 30 kV-ko isolamendu-zentroraino (3,8 km), Amurrioko eta Aiarako udal-mugarteetan.

b.2.– Mendi 30 kV-ko isolamendu-zentroa, ST Aiara 30 kV-eko azpiestaziotik hurbil, Aiarako udal-mugartean.

b.3.– 50 metroko luzerako aireko linea Mendi 30 kV-ko isolamendu-zentrotik ST Aiara 30 kV-ko azpiestaziora. Aspiestazioa i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAU banaketa-enpresarena da eta bertara bideratuko da sortzen den energia. Aiarako udal-mugartean egongo da.

– Helburua: energia elektrikoa sortzea lehorrean ezarritako teknologia eoliko berriztagarria erabiliz.

– Eskatzailea: Green Devco Energy 5, SL (IFK: B72583867).

– Eskaeraren xedea: aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.

– Eraginpeko udal-mugarteak: Amurrio eta Aiara (Araba).

– Energia banaketa-sarera konektatzeko pùntua: «ST AIALA 30.000» azpiestazioa, 30 kV-koa, i-DE Redes Eléctricas inteligentes, SAU enpresarena.

– Gauzatze materialaren aurrekontua: 32.472.211,84 euro.

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2023ko azaroaren 14ko ebazpen baten bidez «Mendi» parke eolikoaren aurreproiektua egokitzat hautatu zen Ferosca Wind SLk Amurrioko (Araba) eta Orozkoko (Bizkaia) udal-mugarteetan parke eolikoa egiteko aurretiazko administrazio-baimenaren eskaeraren ondoriozko gaitasunaren izapidean.

Proiektu horren aurretiazko administrazio-baimena emateko eskumena Arabako Lurralde Ordezkaritzak dauka. Baimena jendaurrean agertu behar da ingurumen-inpaktuaren azterketarekin batera, Ingurumen ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeak 36. artikuluan ezartzen duenarekin bat etorriz.

Hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona interesdunek eta, oro har, herritar guztiek aukera izan dezaten dokumentazioa aztertzeko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego 2, Vitoria-Gasteiz) edo URL honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/

Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 30 egun balioduneko epea egongo da nahi diren alegazioak aurkezteko Arabako Lurralde Ordezkaritzan, idatziz, erregistro orokorrean, edo EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezartzen diren moduez baliatuz.

Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, jendaurrean jartzeko izapide honetan alegazioren bat jarri nahi izanez gero, nahitaez aurkeztu beharko dute bitarteko elektronikoen bidez aipatutakoek.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 28a.

Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkaria ez dagoenez, eta bat etorriz Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriak e) apartatuan agintzen duenekin.

Deskarbonizazio zuzendaria,

GUILLERMO ALLENDE ARANGUIZ.


Azterketa dokumentala