Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2025eko apirilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1574

EBAZPENA, 2025eko martxoaren 28koa, Deskarbonizazio zuzendariarena. Horren bidez, Arabako Arratzua-Ubarrundia, Vitoria-Gasteiz eta Burgelu udal-mugarteetan PE Cluster Gamarra I-VII izeneko parke eolikorako administrazio-baimenaren eskaeretarako lehia-prozedura ebazten da.

Espediente zenbakia: 01-GEY-2024-00053.

AURREKARIAK

1.– 2024ko irailaren 20an, Premier Espf Ipaz Haizea SL (IFK: B13957600) enpresak, bere izenean eta Premier Espf Ipaz Haizea 2 SL (IFK: B56199482), Premier Espf Ipaz Haizea 3 SL (IFK: B56199516), Premier Espf Ipaz Haizea 4 SL (IFK: B56200132), Premier Espf Ipaz Haizea 5 SL (IFK: B56200520), Premier Espf Ipaz Haizea 6 SL (IFK: B56200512) eta Premier Espf Ipaz Haizea 7 SL (IFK: B56201510) ordezkatuz, «PE Cluster Gamarra I-VII» aurreproiekturako aurretiko administrazio-baimena eskatu zuen, Arabako Arratzua-Ubarrundia, Vitoria-Gasteiz eta Burgelu udal-mugarteetan.

2.– Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jarri zen dagokion eskaera, lehian eskaera egin ahal izateko. Iragarkia 2025eko otsailaren 7ko Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean eta 2025eko otsailaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen.

3.– Arauz ezarritako epean ez da aurkeztu lehiarako baimen-eskaera gehiagorik.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Elektrizitatearen Sektoreari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 21. artikuluak, Energia elektrikoaren instalazioak garraiatu, banatu, merkaturatu, hornitu eta baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 115. artikuluak eta Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duen maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak ezartzen dute energia elektrikoa ekoizteko parke eolikoak eraikitzeko aldez aurretiko administrazio-baimena behar dela.

2.– Arabako Lurralde Ordezkaritza da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoaren arabera.

3.– Abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuak ordezkapenen araubidea arautzen du lehenengo xedapen gehigarrian, eta honako hau ezartzen du:« Dekretu honetan aipatutako organoen titularrak ez badaude edo gaixorik badaude, edo karguak hutsik badaude, edo abstenitzeko edo errefusatzeko adierazpena egin bada, sailburuak berariazko ebazpenik eman ezean, titularrak ordezteko arau hauek beteko dira:(...) e) Organo periferikoetako titularren ordezkoa haien gainetik dagoen zuzendaria izango da».

Beraz, ebazpen honen datan Arabako lurralde-ordezkariaren lanpostua hutsik dagoenez, Deskarbonizazioko zuzendariari dagokio lanpostu horiek ordezkatzea.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Deskarbonizazio zuzendariak,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Premier Espf Ipaz Haizea SL enpresak aurkeztutako «PE Cluster Gamarra I-VII» izeneko parke eolikorako aurreproiektua hautatzea, Arabako Arratzua-Ubarrundia, Vitoria-Gasteiz eta Burgelu udal-mugarteetan.

Bigarrena.– Premier Espf Ipaz Haizea, SL enpresak, sei hileko epean, 115/2002 Dekretuak 7. artikuluan ezartzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, aldez aurretiko administrazio-baimena izapidetzeko.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Trantsizio Energetikoko sailburuordearen aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 28a.

Arabako lurralde-ordezkaria ez dagoenez, eta Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren e) idatz-zatiarekin bat etorriz.

Deskarbonizazio zuzendaria,

GUILLERMO ALLENDE ARANGUIZ.


Azterketa dokumentala