Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2025eko apirilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1571

807/2025 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan Anestesiologiako eta Bizkorketako Atal Sanitarioko Buru (Minaren Unitatea) lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Anestesiologiako eta Bizkorketako Atal Sanitarioko Buru (Minaren Unitatea) lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan, Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen esparru-estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legean eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoarekin, zuzendari-gerente honek erabaki du deialdi publikoa iragartzea aipatutako lanpostua lehiaketa bidez betetzeko, oinarri hauen arabera:

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko betekizunak.

Deialdi honetan parte ahal izango dute eskabideak aurkezteko epeko azken egunean baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Estatutupeko, funtzionario edo lan-legepeko kontratudun finkoa izatea Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan edo estatutupeko langile finkoa izatea Osasun Sistema Nazionaleko Erakunde Sanitarioetan, eta zerbitzu aktiboan egotea edo A1 lanbide-taldeko kategoria bateko lanpostua erreserbatzea dakarren beste administrazio-egoera batean egotea.

b) Medikuntzako Lizentzia eta Anestesiologiako eta Bizkorketako espezialitatearen titulua izatea.

c) Gutxienez 3 urteko esperientzia profesionala izatea Anestesiologiako eta Bizkorketako FEM eginkizunetan.

2.– Deialdia argitaratzea.

Ebazpen hau osorik argitaratu beharko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE), eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean.

3.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Langileen Zuzendaritzara (Gurutzetako plaza 12, 48903 Barakaldo) bidali beharko dituzte eskabideak. Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, Ebazpen hau kasuan kasuko aldizkari ofizialetan azkenekoz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatzen den moduan ere aurkeztu ahalko dira.

Interesdunek Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Langileen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea, euren datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.

Dokumentazioak honelakoa izan behar du:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Eskatutako titulazioaren fotokopia konpultsatua (Lanpostu Funtzionalen Dekretuaren arabera).

– Deialdia EHAAn argitaratu arte emandako zerbitzuen jatorrizko ziurtagiri eguneratua, dagokion kategoria adierazita.

– Bete nahi den atala kudeatzeko memoria-proiektua.

– Merezimendu baloragarri guztien fotokopia konpultsatua.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan azaldu den moduan; hala ere, izangaiak horren berri eman beharko du eskabidean.

4.– Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Zuzendaritza Gerentziak, ebazpen baten bidez, prozesuan onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda argitaratuko du Osakidetzaren webgunean, eta, baztertuen kasuan, baztertzeko arrazoia adieraziko du.

Baztertutako izangaiek 10 egun balioduneko epea izango dute erreklamazioak egiteko, Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Baztertu izanaren arrazoia zuzendu daitekeen akatsa bada, interesdunei eskatuko zaie, aipatutako behin-behineko zerrenda horren argitalpenaren bidez, ikusitako akatsak zuzen edo nahitaezko dokumentuak bidal ditzaten 10 egun balioduneko epean, eta, jakinaraziko zaie horrela egin ezean prozesutik kanpo geldituko direla behin betiko.

5.– Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta Balorazio Batzordearen osaera.

Erreklamazioak egiteko eta/edo eskabideetako akatsak zuzentzeko epea igarotakoan, Zuzendaritza Gerentziak, ebazpen baten bidez, prozesuan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda eta Balorazio Batzordearen osaera argitaratuko du, aurreko paragrafoan adierazitako toki beretan. Aipatutako ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, ebazpena webgunean argitaratzen den egunetik aurrera. Era berean, prozesuko izangaiei ebazpen honen berri emango zaie.

Balorazio Batzordeko burua zuzendari medikoa izango da eta kide hauek izango ditu: zuzendariorde medikoa, langileen zuzendariordea edo, hala badagokio, langileen zuzendaria (idazkari-lanak egingo ditu, eta hitza eta botoa izango ditu). Horiek denak derrigor izan beharko dira estatutupeko langile finkoak, karrerako funtzionarioak edo langile lan-kontratudun finkoak, deialdian eskainitako lanpostuaren titulazio-maila berekoak.

Esandakoak ez ezik, beste hiru batzordekide izango ditu batzordeak (bat IVAPek izendatua). Hirurek ere izangaiei eskatutako titulua eduki eta espezialitate berekoak izan beharko dute, estatutupeko langile finkoak, karrerako funtzionarioak edo langile lan-kontratudun finkoak izan beharko dute, eta, horrez gain, deialdian eskainitako lanpostu funtzionalaren hierarkia-maila berekoak edo goragokoak izan beharko dute.

Batzordeko kide titular bakoitzeko ordezko bat izendatuko da, haren lekua har dezan aurrekoak huts eginez gero. Ordezkoak kide titularrentzat zehaztutako baldintzak bete beharko ditu. Beharrezkoa izanez gero, Osakidetzako beste edozein zerbitzu-erakundetako maila baliokideko langile bat izendatu ahalko da epaimahaiko kide.

Balorazio Batzordeko kide guztiak modu indibidualean izango dira batzorde horretako kide. Funtzionamenduan independenteak izango dira eta diskrezionalitate teknikoaren babesean jardungo dute, betiere zuzenbidearekiko menpekotasunari kalterik egin gabe.

Balorazio Batzordearen osaerak emakumeen eta gizonen presentzia orekatuaren printzipioa beteko du, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 1/2023 16 Legegintzako Dekretuak ezarritakoaren arabera.

Batzordea osatzen duten pertsonek ez dute jardungo baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan jasotako inguruabarren bat gertatzen bada, eta hala jakinarazi beharko diote deialdia egin duen agintaritzari. Halako kasuetan, prozesuan parte hartzen duten pertsonek errekusatzea sustatu ahalko dute edozein unetan, aipatutako lege-testuaren 24. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Era berean, Balorazio Batzordeak aipatutako 40/2015 Legearen 15etik 24ra bitarteko artikuluetan zehaztutako arauetara egokituko du bere jarduna.

Balorazio Batzordeko kide guztiek hitza eta botoa izango dute. Erabakiak gehiengoz hartuko dira, eta akta batean jasoko dira.

Batzordeak erabateko autonomia funtzionala izango du, prozeduraren legezkotasuna zainduko du, eta objektibotasuna bermatzeaz arduratuko da. Halaber, deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren zalantza guztiak argituko ditu, eta horietan aurreikusi ez diren kasuetan zein irizpide erabili behar den erabakiko du. Gainera, izangaiak ebaluatu aurretik, aktan jaso beharko dira ebaluazioko irizpide espezifikoak, oinarriei eta oinarriotan jasotako merezimenduen baremoari jarraituta.

6.– Hautaketa-prozedura.

Izangaien merezimenduen balorazioak fase hauek izango ditu:

a) Kudeaketari buruzko memoria-proiektua eta defentsa.

Balorazio Batzordeak modu fede-emailean egingo die deialdia izangaiei, prozesuan parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztutako memoriari dagokion kudeaketa-proiektuaren defentsa publikoa egin dezaten. Deialdi hori 72 ordu lehenago egin beharko da gutxienez, eta izangaien agerraldiaren eguna, tokia eta ordua adierazi beharko dira. Gainera, deialdi horren iragarki bat argitaratu beharko da Osakidetzaren webgunean.

Oro har, aurkeztutako kudeaketa-proiektuak publikoki azaldu aurretik, Balorazio Batzordeko kideek haiei eragin diezaieketen abstentzio- edo errekusazio-arrazoiak aztertuko dituzte, eta deialdia egin duen organoari jakinaraziko dizkiote.

Ondoren, izangai bakoitzari dei egingo zaio proiektuaren azalpena eta defentsa egin dezan. Ondoren, elkarrizketa bat egingo da, eta, horren bidez, Balorazio Batzordeko kideek galderak egingo dituzte bertan jasotako alderdiei buruz, gehiago argitzeko edo sakontzeko. Bai proiektuaren azalpena eta defentsa bai elkarrizketa ere publikoak izango dira.

Izangaien proiektuen aurkezpen publikoa amaitutakoan, Balorazio Batzordeak puntuak emango dizkio izangai bakoitzari, deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren arabera.

b) Merezimenduen balorazioa.

Balorazio Batzordeak izangai bakoitzaren merezimenduen balorazioa eta puntuazioa egingo du, deialdiaren oinarrietan xedatutakoaren arabera. Atxikiriko eranskinean jasotzen da buruzagitzako lanpostuak betetzeko prozesu hauetan aplikatu beharreko merezimenduen baremoa.

c) Akta eta izendapen-proposamena.

Epaimahaiaren aktan, zehazki jaso beharko da epaimahaiko kideek hautagai bakoitzari baremoko atal bakoitzean emandako puntuazioa, baita epaimahaiak hautagaiei emandako puntuazio osoa ere, eta hori ez ezik, epaimahaiak puntuazioak emateko –bai hautagai bakoitzak aurkeztutako zerbitzuaren kudeaketari buruzko memoria-proiektuaren edukiaren puntuazioa, bai egindako aurkezpen publikoaren puntuazioa– oinarritzat hartu dituen alderdiei buruzko azalpen labur bat ere jaso beharko da aktan, beste ataletako puntuazio xehatuaz gain.

d) Izendapena.

Izendatua izateko, prozesu osoko puntuazio maximoaren erdia lortu behar da gutxienez, eta proiektua eta haren defentsa baloratzeko atalerako finkatutako puntuazio maximoaren erdia, nahitaez.

Era berean, puntuazio handiena lortu duen izangaiaren aldeko Balorazio Batzordearen proposamena jasoko da aktan.

7.– Prozedura ebaztea.

Izangaiek aurkeztutako proiektuak eta curriculumeko merezimenduak ebaluatzeko fasea amaituta, Balorazio Batzordeak izendapen-proposamena egingo dio Zuzendaritza Gerentziari, puntuazio handiena lortu duen izangaiaren alde, eta, proposamenean, modu xehatuan adierazi beharko du baremoaren epigrafe bakoitzean izangaiek lortutako puntuazioa. Ez badago deialdian zehaztutako eskakizunak betetzen dituen izangairik edo izangaiek ez badute lortu eskatutako gutxieneko puntuazioa, deialdia hutsik uztea proposatuko du Balorazio Batzordeak. Proposamen hori Osakidetzaren webgunean argitaratuko da.

Zuzendari-gerenteak, egindako proposamena ikusita, ebazpena emango du proposatutako hautagaia deitutako lanpostua betetzeko izendatzeko, edo hutsik utziko du. Azkeneko kasu horretan, arrazoia adierazi beharko du. Arrazoia hauetako bat izan beharko da:

a) Ez da izangairik aurkeztu.

b) Ez dago deialdiko oinarrietako eskakizunak betetzen dituen izangairik.

c) Ez dago eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu duen izangairik.

Aurreko a) apartatuaren kasuan, Zuzendaritza Gerentziak deialdia hutsik utz dezake, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartu ondoren, izapide gehiagorik egin gabe.

Izendapenaren Ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren webgunean argitaratuko da. Ebazpenaren aurka, gorako errekurtsoa jarri ahalko zaio Ente Publikoko zuzendari nagusiari.

8.– Esleipenaren ondorioak.

Ataleko buruzagitzaren lanpostua aldi baterako izendatuko da, lau urterako, eta epe hori luzatu ahal izango da Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera (uztailaren 21eko EHAA, 138. zk.).

9.– Ebazpenaren aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau dagozkion aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Barakaldo, 2025eko martxoaren 24a.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,

MARIA LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.

ERANSKINA

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Anestesiologia eta Bizkorketa Zerbitzuko (Minaren Unitatea) Atal Sanitarioko Buruzagitzaren deialdiko merezimenduen baremoa.

Merezimenduen baremoa (gehienez, 66 puntu).

Merezimenduen balorazioak fase hauek izango ditu:

I.– Proiektua eta defentsa (gehienez, 30 puntu).

Izangaiek dagokion atalaren antolaketari eta funtzionamenduari buruzko memoria-proiektu bat aurkeztu beharko dute. Gainera, aurkezpen publikoa egin beharko dute kalifikazio-epaimahai baten aurrean eta epaimahaiko kideek planteatutako galderei erantzun beharko diete.

Fase honen puntuazioa bi atal hauetan xehatzen da:

a) Atala kudeatzeko aurkeztutako memoria-proiektuaren edukiaren balorazioa (gehienez, 15 puntu).

Kudeaketako memoria-proiektuan atal hauek garatu beharko dira, gutxienez:

a.1.– Antolaketarekin eta kudeaketarekin lotutako atala (gehienez, 3 puntu):

Atalaren organigrama, buruzagitza-lanpostuaren funtzioak eta hari atxikitako gainerako lanpostuenak adierazita.

Atalak eta ESIko beste atalek/zerbitzuek elkarren artean duten harremana.

Ataleko buruzagitzaren kudeaketa-plana, antolamendu-helburuak definituta, hobekuntzako arloak detektatu eta aztertuta, eta horiek lortzeko behar diren neurri egokiak identifikatuta. Eta horrekin batera, esleitutako giza baliabideak eta baliabide materialak eta ekonomikoak eraginkortasunez erabiltzeko konpromisoa edo plana.

a.2.– Atal asistentziala (gehienez, 10 puntu):

Zerbitzu asistentzialaren zorroaren deskribapena.

Adierazle eta helburu asistentzialak ezartzea, horien jarraipena eta ebaluazioa etengabe egiteko sistemarekin batera.

a.3.– Irakaskuntzari, ikerketari eta berrikuntzari lotutako atala (gehienez, 2 puntu).

Irakaskuntzaren eta ikerketaren planifikazioa ezartzea atalean.

b) Azalpen publikoa Balorazio Batzordearen aurrean (gehienez, 15 puntu).

Proiektua defendatzeko izandako argitasuna eta zehaztasuna hartuko dira kontuan, baita haren arlo garrantzitsuenak azaltzeko gaitasuna ere. Dagokion aktan, kide bakoitzak hautagai bakoitzari emandako puntuazioaren justifikazioa jaso beharko da, proiektuaren defentsaren argitasuna eta zehaztasuna baloratuta eta proiektuaren alderdi esanguratsuenak azaltzeko ahalmena kontuan hartuta.

II.– Merezimenduen balorazioa (gehienez, 30 puntu).

Puntuazioa honela banatuko da:

II.1.– Lan-esperientzia (gehienez, 13 puntu).

– Dagokion espezialitatean fakultatibo gisa zerbitzua eman duen hilabete bakoitzeko: 0,0500 puntu:

– Dagokion espezialitatean atalburu gisa zerbitzua eman duen hilabete bakoitzeko: 0,0750 puntu.

– Dagokion espezialitatean zerbitzuburu gisa zerbitzua eman duen hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.

– Administrazio publiko sanitarioen zuzendari gisa edo zuzendariorde mediko gisa zerbitzua eman duen hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.

Kontuan hartuko dira, lan-esperientzia gisa, Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia erkidegoetako osasun-zerbitzuetan edo edozein administrazio publikotakoan emandako zerbitzuak, bai eta Europar Batasuneko gainerako estatuetako sare publikoko osasun-zerbitzuetan emandakoak ere.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituko da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.

II.2.– Prestakuntza, irakaskuntza eta ezagutzaren hedapena (gehienez, 17 puntu).

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu-kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.

II.2.1.– Prestakuntza kudeaketaren arloan (gehienez, 3 puntu).

Osasun-kudeaketari lotutako ikastaro bakoitzeko, iraupenaren arabera:

– 20 eta 30 ordu bitartean: 0,2000 puntu.

– 31 eta 50 ordu bitartean: 0,3000 puntu.

– 51 eta 100 ordu bitartean: 0,4000 puntu.

– 101 eta 200 ordu bitartean: 0,5000 puntu.

– 200 ordu baino gehiago: 1,2500 puntu.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

II.2.2.– Espezialitateko etengabeko prestakuntza (gehienez, 3 puntu).

Dagokion lanpostuaren espezialitateari lotutako ikastaro bakoitzeko, iraupenaren arabera:

– 20 eta 30 ordu bitartean: 0,2000 puntu.

– 31 eta 50 ordu bitartean: 0,3000 puntu.

– 51 eta 100 ordu bitartean: 0,4000 puntu.

– 101 eta 200 ordu bitartean: 0,5000 puntu.

– 200 ordu baino gehiago: 1,2500 puntu.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako eta egiaztatutako ikastaroak baloratuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

II.2.3.– Graduondoko prestakuntza (gehienez, 5 puntu).

– Doktore-titulua: 3 puntu.

– Cum laude doktore-titulua: 4 puntu.

– Graduondoko masterra: 2 puntu.

– Unibertsitateko Aditu edo Espezialista titulua: 1 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 1 puntu.

– Doktoretza-ikastaroak: doktoretza-ikastaroetako bikain edo ohorezko matrikula bakoitzeko (10 ikastaro, gehienez): 0,1000 puntu.

Ez dira kontuan hartuko doktore-titulua, ikertzeko nahikotasuna edo ikasketa aurreratuetako diploma lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroak.

II.2.4.– Jarduera zientifikoa (gehienez, 3 puntu).

Dagokion espezialitateari lotutako lan zientifikoak argitaratzeagatik, txostenak edo komunikazioak aurkezteagatik eta hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik.

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,2500 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 1 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 1,5000 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio / poster bakoitzeko: 0,1500 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio / poster bakoitzeko: 0,6000 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio / poster bakoitzeko: 1 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,2000 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 0,7500 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 1,2500 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 1 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 1 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu.

– Tesina bakoitzeko: 1,5000 puntu.

II.2.5.– Irakaskuntzako jarduera (gehienez, 3 puntu).

– Medikuntza Fakultateko katedraduna, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 1 puntu.

– Medikuntza Fakultateko irakasle titularra, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,5000 puntu.

– Medikuntza Fakultateko irakasle elkartua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,2500 puntu.

– Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (organo eskudunak egindako izendapena duen urte bakoitzeko): 0,5000 puntu.

– Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,0500 puntu.

III.– Euskararen ezagutza (gehienez, 6 puntu).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.


Azterketa dokumentala