Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

69. zk., 2025eko apirilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1570

532/2025 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Jon Txarramendieta Suárez jauna izendatzen baita Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendari lanpostua betetzeko.

Ikusi da Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendari lanpostua betetzeko deialdia, Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 21eko 357/2025 Ebazpenaren bidez argitaratu zena (2025eko martxoaren 10eko EHAA, 47. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu hura betetzeko izangaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita haren baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere.

Hala, aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da Jon Txarramendieta Suárez jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jon Txarramendieta Suárez jauna izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendari.

Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko apirilaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 26a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala