
69. zk., 2025eko apirilaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1569
517/2025 EBAZPENA, martxoaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Saioa Ortiz Aranzabe andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Garapeneko eta Prestakuntzako zuzendariorde izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 372/2025 Ebazpenaren bidez (2025eko martxoaren 10eko EHAA, 47. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Garapeneko eta Prestakuntzako zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia egin zen.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko izangaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere. Hala, aurkeztutako dokumentazioa kontuan izanik, Balorazio Batzordearen ustez, Saioa Ortiz Aranzabe andreak deialdiko lanpostuaren profila betetzen du eta bertan jarduteko trebakuntza egokia dauka.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Saioa Ortiz Aranzabe andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Garapeneko eta Prestakuntzako zuzendariorde izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko martxoaren 25etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 25a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS