
68. zk., 2025eko apirilaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (114 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1567
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Bunge Ibérica SA enpresak Zierbenan (Bizkaia) hazi oleaginosoak ehotzeko eta landare-olioak fintzeko aurkeztu duen proiektu teknikoa.
Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina onartzen duenak, ezartzen duenaren arabera, beraren 1. eranskinean zehazten diren jardueretako bat egiteko instalazioa eraikitzeko, muntatzeko, ustiatzeko edo lekualdatzeko ingurumen-baimen integratua behar da, eta instalazio horietako baten funtsezko aldaketa egiteko ere bai.
Ingurumen-baimen integratuaren helburua da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura ekiditeko baldintzak ezartzea eta, hori egin ezin denean, kutsadura murrizteko eta kontrolatzeko baldintzak ezartzea. Horretarako, kutsadura prebenitzeko eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarriko da, ingurumena oro har ahalik eta gehien babesteko.
Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatzen denez, eskaerarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa osatu ondoren jendaurreko informazioaldia hasi behar da, gutxienez 30 egunekoa.
Azaldutakoa dela eta, egokitzat jotzen da AAI00013_MS_2024_001 hogeita hamar egun baliodunez jendaurrean egotea, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, egokitzat jotzen diren alegazioak eta oharrak aurkezteko.
Jendaurreko informazioaldiaren izapidea aplikatu behar zaion instalazioaren espedientea Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taula elektronikoan egongo da eskuragarri (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 11.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.
RSS