Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2025eko apirilaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
1563

EBAZPENA, 2025eko martxoaren 18koa, Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da agindu honetan ezarritako laguntzen onuradunak: Agindua, 2024ko maiatzaren 16koa, zeinaren bidez laguntza-programa ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoaren sektorean teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak eskuratu eta ezartzeko.

Dirulaguntzak emateko jardunean errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, 2024ko maiatzaren 16ko Aginduak 12.3 artikuluan xedatzen duenez, dirulaguntza guztiak emandakoan, onuradunen eta emandako diru-kopuruen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Hortaz, aurreko lerroaldean zehaztutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Jendaurrean jartzea Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoaren sektorean teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak eskuratu eta ezartzeko laguntza-programa bat ezartzen duen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2024ko maiatzaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopuruak, Azpiegitura eta Garraioetako sailburuordeak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenen arabera. Ebazpen honen eranskinean doaz onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopuruak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 18a.

Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren zuzendaria,

SARA BARREAL JIMENEZ.

ERANSKINA

Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoaren sektorean teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak eskuratu eta ezartzeko laguntza-programa bat ezartzen duen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2024ko maiatzaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunak eta emandako diru-kopuruak.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala