
68. zk., 2025eko apirilaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
1559
AGINDUA, 2025eko martxoaren 28koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baitira Lanpostuen Balorazio Batzordeko batzordeburua eta haren ordezkoa, eta izendatzen baitira haien ordezkoak.
Apirilaren 12ko 80/2005 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuen Balorazio Batzordea sortu zen, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Funtzio Publikoaren Sailburuordetzari atxikitako organo gisa. Batzordearen helburua da baloratzeko bidaltzen zaizkion lanpostuak aztertzea eta lanpostu bakoitzari balioa ematea, atxikita dagoen antolaketa-egituraren barruan.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko abenduaren 21eko Aginduaren bidez, Lanpostuen Balorazio Batzordearen lehenengo osaerako kideak izendatu ziren. Agindu hori hainbat aldiz aldatu da.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2013ko irailaren 26ko Aginduaren bidez, Juan M.ª Barasorda Goicoechea jauna batzordeburu izendatu zen.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2021eko urtarrilaren 19ko Aginduaren bidez, Jon Karlos Aguirre Huerga jauna ordezko batzordeburu izendatu zen.
Legegintzaldi berria hastearen ondorioz, izendapen berriak egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko zuzendaritzetako goi-kargudunen artean, eta, beraz, eguneratu egin behar da apirilaren 12ko 80/2005 Dekretuaren arabera sortutako Balorazio Batzordearen osaera.
Dekretu horren 5. eta 6. artikuluak kontuan izanik,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Juan M.ª Barasorda Goicoechea jauna Lanpostuen Balorazio Batzordeko batzordeburu kargutik kentzea eta haren ordez Nekane Cobos Salinas andrea izendatzea.
Bigarrena.– Jon Karlos Aguirre Huerga jauna Lanpostuen Balorazio Batzordeko ordezko batzordeburu kargutik kentzea eta haren ordez Cristina Bañales Atxirika andrea izendatzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 28a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS