
68. zk., 2025eko apirilaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
1556
IRAGARKIA, Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Zuzendaritzako idazkariaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi irekia egiteari buruzkoa.
2025eko martxoaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (60 zk.), izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko, ondorengo lanpostu honen deialdia argitaratu da:
– Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Zuzendaritzako idazkaria. (B2025/L02).
Interesdunek Gobernantza Departamentuko foru diputatuari zuzenduko dizkiote beren eskaerak eta, bitarteko elektronikoen bidez, aurkeztuko dituzte agiri normalizatuan; agiri hori eskura daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Eskaerak aurkeztu ahal izango dira iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, 15 egun baliodunetan.
Donostia, 2025eko martxoaren 28a.
(1750/2019 Foru Agindua, abenduaren 2koa).
Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa,
ALFONSO ACARRETA RODRÍGUEZ.
RSS