Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2025eko apirilaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1548

525/2025 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Jon Txarramendieta Suárez jauna, berak hala eskatuta, Gorlizeko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari kargutik kentzen duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 26ko 1676/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko azaroaren 17ko EHAA, 220. zk.), Jon Txarramendieta Suárez jauna Gorlizeko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jon Txarramendieta Suárez jauna Gorlizeko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta, halaber, hark egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko martxoaren 31ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Gorlizeko Ospitaleari eta Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 26a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala