
68. zk., 2025eko apirilaren 8a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
1547
IRAGARKIA, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendariaren kontratua luzatzeari buruzkoa.
2025eko martxoaren 19ko bileran, Etxepare Euskal Institutuko Zuzendaritza Kontseiluak, Institutuaren Antolakuntza eta Jarduera Araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuaren 13.g) artikuluarekin bat etorriz, Mónica Madinabeitia Medrano andrearen kontratua, Euskal Kultura Sustatu eta Zabaltzeko zuzendariaren lanpostua betetzeko sinatutakoa, 2029ko apirilaren 30era arte luzatzea onartu zuen. Luzapenak 2025eko martxoaren 15etik aurrera sortuko ditu ondorioak.
Donostia, 2025eko martxoaren 26a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
IRENE LARRAZA AIZPURUA.
RSS