
67. zk., 2025eko apirilaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1543
IRAGARKIA, Gueñes udalerriko Sodupe herrian Cadagua ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua jendeaurrean jartzen dena.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025eko martxoaren 18ko Ebazpenaren bidez, hasierako onarpena eman zitzaion «Gueñesko udalerriko Sodupe herria Kadagua ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektuari».
Proiektuaren xedea da Gueñesko udalerriko Sodupe herria Kadagua ibaiaren uholdeetatik babesteko obrak egikaritzea. Jarduketa horien barruan, Gallarraga zubia bao bakarra izango duen eta ibilguan euskarririk izango ez duen beste batekin ordeztuko da, eta La Conchita presa txikiaren zati bat eraitsi, 23 metroko irekiera utziz oinarrian. Jarduketa horiek osatzeko, luzetarako defentsa bat egikarituko da Zubiko Auzoko aparkalekuan, eremuan 50 urteko errepikatze-denborako uraldietan erabilera kalteberen defentsa bermatzeko.
Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egin behar zaio proiektuari, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.2.b) apartatuan aurreikusitakoaren arabera, eta, horretarako, lege horren 45. artikulutik 48. artikulura bitartekoak eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen V. titulua beteko dira.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluaren arabera, jendaurrean jartzen da proiektua, hogei (20) egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko.
Obra-proiektua interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren webgunean, www.uragentzia.euskadi.eus-eko Obra Hidraulikoaren atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 19a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.
RSS