Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2025eko apirilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1542

IRAGARKIA, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariarena, Bermeoko portuan jabari publikoaren emakida emateari buruzkoa, Erroxapeko kaian ontziak ustiatzeko eta arrantza-produktuak merkaturatzeko jarduera duen pabiloi baterako.

Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.9 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da, Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendariaren 2025eko martxoaren 3ko ebazpenaren bidez, aipatutako emakida eman dela, baldintza nagusi hauekin:

– Titularra: Pesqueras Echebastar, S.A.

– Xedea: Bermeoko portuko jabari publikoa okupatzea, Erroxapeko kaian itsasontziak ustiatzeko eta arrantza-produktuak merkaturatzeko jarduera duen pabiloi baterako.

– Azalera: 1.092 m2.

– Epea: Hamar (10) urteko emakida, hamar (10) urteko bi (2) luzapen egiteko aukerarekin.

– Tasa: 26.508,98 euro urtean (BEZa barne).

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 17a.

Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.


Azterketa dokumentala