
67. zk., 2025eko apirilaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1538
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 29/2025 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
29/2025 prozedura laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2024ko azaroaren 26ko ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2024ko uztailaren 30eko ebazpenaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa. Bigarren ebazpen horren bidez, Ertzaintzako Ikuskaritza eskalako ofizialaren kategoriara igotzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zen.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4. zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2025eko martxoaren 21a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MIREN DOBARAN URRUTIA.
RSS