
67. zk., 2025eko apirilaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 5 orri.)
- EPUB (233 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1537
IRAGARKIA, 2025eko martxoaren 27koa, Deskarbonizazio zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Agurain eta Iruraiz-Gauna (Araba) udal-mugarteetako «FV Ubalza II» proiektuaren eta ebakuazio-azpiegituraren aurretiazko administrazio-baimenerako, eraikuntzako administrazio-baimenerako eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenerako eskaerak.
Energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan, eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan aurreikusitako ondoreetarako, bat etorrita Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearekin eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearekin, jendaurrean jartzen dira «FV Ubalza II» izeneko energia fotovoltaikoa sortzeko instalazioari eta hari lotutako azpiegiturei dagozkien proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa.
Espedientea: 01-GE-Y-2024-00047.
– «FV Ubalza II» eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta hari lotutako ebakuazio-azpiegituraren proiektua, hauek barne hartzen dituena:
– 30,9 MW-ko potentzia instalatuko instalazio fotovoltaikoa. Hauek ditu: 715 Wp-ko 48.960 modulu, 300 kW-ko 103 inbertsore eta 7 transformazio-zentro (6.600 kVA-ko 5, eta 3.300 kVA-ko 2). Denak Aguraingo (Araba) udal-mugartean.
– 30 kV-ko ebaketa-zentroa, PV5 blokean kokatua.
– Tentsio ertaineko lurpeko linea (30 kV), ebaketa-zentrotik «SET San Millan» azpiestazio biltzailera (220/30 kV) 4.252 m dituena, Aguraingo eta Iruraiz-Gaunako (Araba) udal-mugarteetan.
Garraio-sarerako ebakuazioa Red Eléctrica de España, S.A.ren «ST Elgea» gurutzagunean egingo da, «SET San Millán» azpiestaziotik, ebakuazio-azpiegitura Aixeindar SAk sustatutako Azazeta parke eolikoarekin eta sustatzaile beraren «FV Ubalza» instalazioarekin partekatuta puntu horretaraino.
«SET San Millán» azpiestazioak eta azpiestazio horretatik «SET Elgea» azpiestaziorako ebakuazio-lineak aurretiazko administrazio-baimena dute. Izan ere, Arabako Industria Administrazioko lurralde-ordezkariaren apirilaren 12ko Ebazpenaren bidez, aurretiazko administrazio-baimena eman zitzaion Arabako Bernedo, Arraia-Maeztu, Alegría-Dulantzi, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako udal-mugarteetan Aixeindar SA konpainiak sustatutako Azazeta Parke Eolikoa instalatzeko proiektuari (2023ko maiatzaren 2ko EHAA, 81. zenbakia). Beraz, ez dira espediente honen xede.
– Xedea: energia elektrikoa sortzea eguzki-energia fotovoltaikoaren teknologia berriztagarriaren bidez.
– Eskatzailea: Cañaveras Solar, S.L. (IFK: B05390653).
– Eskaeraren xedea: aurretiazko administrazio-baimena, eraikuntzako administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.
– Eraginpeko udal-mugarteak: Agurain eta Iruraiz-Gauna (Araba).
– Garraio-sarerako ebakuazio-puntua: «SE Elgea» azpiestazioa, 220 kV-koa, Red Eléctrica de España sozietatearena.
– Gauzatze-aurrekontua: 15.229.073,16 euro.
Proiektu honen aurretiazko administrazio-baimena ematea Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Lurralde Ordezkaritzaren eskumena da, eta informazio publikoaren izapidea bete behar du. Hain zuzen ere, ingurumen-inpaktuaren azterketarekin batera egingo da izapide hori, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeak 36. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Horren berri ematen da, interesdunek eta herritarrek oro har dokumentazioa aztertu ahal izateko, Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2 – Vitoria-Gasteiz) edo esteka honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/
Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 30 egun balioduneko epea egongo da egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izateko. Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Lurralde Ordezkaritzan aurkeztu beharko dira alegazioak, dela idatziz, erregistro orokorrean, dela EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorrean (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/). Bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduren batean ere aurkeztu ahal izango dira.
Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko entitateak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, informazio publikoaren izapide honetan alegazioren bat jarri nahi izanez gero, nahitaez aurkeztu beharko dute bitarteko elektronikoen bidez aipatutakoek.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 27a.
Arabako lurralde-ordezkaria falta izanik, eta bat etorriz Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriak e) apartatuan dioenarekin,
Deskarbonizazio zuzendaria,
GUILLERMO ALLENDE ARANGUIZ.
RSS