Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2025eko apirilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1536

EBAZPENA, 2025eko martxoaren 27koa, Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita Elikagai Politika eta Industriarako zuzendariaren 2025eko otsailaren 5eko Ebazpenean ezarritako Balorazio Batzordearen osaera. Ebazpen horren bidez, izendatzen dira basogintzako produktuak eraldatzeko eta/edo merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzen Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak (Handitu Egurra 2025 programa).

Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariaren 2025eko otsailaren 5eko Ebazpenaren bidez (2025eko otsailaren 17ko EHAA, 32. zk.) izendatu ziren basogintzako produktuak eraldatzeko eta/edo merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzen Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak (Handitu Egurra 2025 programa).

Batzorde horren osaera aldatu egin behar da, Elikagai Politika eta Industriako Zuzendaritzako langileen zerrendan berriki gertatu diren aldaketa jakin batzuetara egokitzeko.

Horregatik, eta bat etorriz Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuak emandako egitekoekin, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko azaroaren 19ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen Balorazio Batzordearen buru izango den pertsonaren izendapena aldatzea. Agindu horren bidez, basogintzako produktuak eraldatu eta/edo merkaturatzearekin zerikusia duten inbertsio handietarako laguntzen 2025. urterako deialdiaren oinarriak onartu ziren (Handitu Egurra 2025 programa). Hau izango da balorazio-batzordearen buru:

– Alfonso Arriola Lacruz jauna, Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna, izango da buru, titular gisa.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 27a.

Elikagaien Politika eta Industriako zuzendaria,

IKER IGLESIAS EGUIA.


Azterketa dokumentala