
67. zk., 2025eko apirilaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (149 KB - 2 orri.)
- EPUB (165 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
1535
EBAZPENA, 2025eko martxoaren 25ekoa, Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita agindu honen babespeko laguntzen onuradunen zerrenda: Agindua, 2024ko azaroaren 19koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2025eko lehenengo seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzak emateko.
Deialdi-agindu horren 13. artikuluan dago ezarrita ezen, jende guztiak horren berri izan dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela emandako laguntzen zerrenda, entitate onuradunak eta zenbatekoak adierazita.
Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitaratzea agindu honen babespean kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko egindako deialdiko laguntzen entitate onuradunen zerrenda, emandako zenbatekoekin batera (eranskina): Agindua, 2024ko azaroaren 19koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2025eko lehenengo seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzak emateko.
Bigarrena.– Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 25a.
Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.
RSS