
67. zk., 2025eko apirilaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (108 KB - 2 orri.)
- EPUB (120 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
1534
EBAZPENA, 2025eko martxoaren 18koa, Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan jarduera uzteko laguntza-programa deitzen eta arautzen duen 2024ko apirilaren 30eko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda.
Dirulaguntzak emateko jardunean errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, 2024ko apirilaren 30eko Aginduak 12.3 artikuluan xedatzen duenez, dirulaguntza guztiak emandakoan onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopuruak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.
Hortaz, aurreko lerroaldean zehaztutakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Jendaurrean jartzea salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan jarduera uzteko laguntza-programa bat ezartzen duen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2024ko apirilaren 30eko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopuruak, Azpiegitura eta Mugikortasun Jasangarrien sailburuordeak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenen arabera. Ebazpen honen eranskinean doaz onuradunen zerrenda eta emandako diru-kopuruak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 18a.
Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren zuzendaria,
SARA BARREAL JIMENEZ.
ERANSKINA
Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan jarduera uzteko laguntza-programa bat ezartzen duen Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2024ko apirilaren 30eko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunak eta diru-kopuruak.
RSS