
67. zk., 2025eko apirilaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (133 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1528
EBAZPENA, 2025eko martxoaren 28koa, Deskarbonizazio zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita «PE Cluster Ali I-II» izeneko parke eolikorako administrazio-baimenaren eskaeretarako lehia-prozedura Vitoria-Gasteizko eta Burgeluko udal-mugarteetan (Araba).
Espediente-zenbakia: 01-GEY-2024-00054
AURREKARIAK
1.– 2024ko irailaren 20an, Premier Espf Ipaz Haizea 11 SM enpresak (CIF: B56201478), bere izenean eta Premier Espf Ipaz Haizea 12 SMren ordezkari gisa (CIF: B56202039), aurretiko administrazio-baimena eskatu zuen «PE Cluster Ali I-II» aurreproiekturako, Vitoria-Gasteizko eta Burgeluko udal-mugarteetan (Araba).
2.– Maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jarri zen eskaera hura, lehian eskaera egin ahal izateko. Iragarkia 2025eko otsailaren 21eko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean eta 2025eko otsailaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen.
3.– Arauz ezarritako epean, ez da aurkeztu lehiarako beste baimen-eskaerarik.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Lege hauek ezartzen dute aldez aurretiko administrazio-baimena behar dela energia elektrikoa ekoizteko parke eolikoak eraikitzeko: 24/2013 Legea, abenduaren 26koa, Sektore Elektrikoari buruzkoa (21. artikulua); 1955/2000 Errege Dekretua, abenduaren 1ekoa, Energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurak eta energia elektrikoaren garraio-, banaketa-, merkaturatze- eta horniketa-jarduerak arautzen dituena (115. artikulua), eta 115/2002 Dekretua, maiatzaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duena.
2.– Arabako Lurralde Ordezkaritza da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, 410/2024 Dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoaren arabera (410/2024 Dekretua, abenduaren 3koa, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena).
3.– Abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuak ordezkapenen araubidea erregulatzen du lehenengo xedapen gehigarrian, honela: «Dekretu honetan aipatutako organoen titularrak ez badaude edo gaixorik badaude, edo karguak hutsik badaude, edo abstenitzeko edo errefusatzeko adierazpena egin bada, sailburuak berariazko ebazpenik eman ezean, titularrak ordezteko arau hauek beteko dira:(...) e) Organo periferikoetako titularren ordezkoa haien gainetik dagoen zuzendaria izango da».
Beraz, ebazpen honen datan Arabako lurralde-ordezkariaren lanpostua hutsik dagoenez, Deskarbonizazioko zuzendariari dagokio ordezkari hura ordeztea.
Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikatzekoak diren gainerakoak, Deskarbonizazioko zuzendariak hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Premier Espf Ipaz Haizea 11 SM enpresak «PE Cluster Ali I-II» izeneko parke eolikorako aurkeztutako aurreproiektua hautatzea, Gasteizko eta Burgeluko udal-mugarteetan (Araba).
Bigarrena.– Premier Espf Ipaz Haizea SMk, sei hileko epean, 115/2002 Dekretuak 7. artikuluan ezartzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, aldez aurretiko administrazio-baimena izapidetu dadin.
Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Trantsizio Energetikoko sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 28a.
Arabako lurralde-ordezkaria ordeztuz, eta Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriaren e) letrarekin bat etorriz.
Deskarbonizazio zuzendaria,
GUILLERMO ALLENDE ARANGUIZ.
RSS