Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2025eko apirilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
1527

68/2025 DEKRETUA, martxoaren 25ekoa, Pasaiako Portuko Agintaritzako presidentea izendatzeko dena.

Estatuko Portuei eta Merkataritza Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 31.1 artikuluak hau xedatu du:

Autonomia Erkidegoko edo Ceuta eta Melillako hirietako organo eskudunak izendatu eta kargugabetuko du portu-agintaritzako presidentea, gaitasun profesional aitortua duten eta eginkizun horretarako egokiak diren pertsonen artean. Izendapen edo kargugabetze hori Sustapen Ministerioari komunikatuko zaio, eta dagokion aldizkari ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da gero.

Horiek horrela, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Estatuko Portuei eta Merkataritza Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2025eko martxoaren 25ean egindako bilkuran proposamena onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Pasaiako Portuko Agintaritzako presidente izendatzea Izaskun Goñi Razquin andrea.

2. artikulua.– Estatuko Portuei eta Merkataritza Nabigazioari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 31.1 artikuluan jasotakoarekin bat eginda, aurreko artikuluan deskribatutako izendapena komunikatuko zaio Sustapen Ministerioari, gero dagokion aldizkari ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2025eko apirilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko martxoaren 25ean.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,

MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.


Azterketa dokumentala