
67. zk., 2025eko apirilaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (144 KB - 4 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1526
EBAZPENA, 2025eko martxoaren 24koa, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kontratazio-mahaietan eta kide anitzeko beste organo batzuetan bulego horren ordezkariak izendatzeko dena.
Uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazioaren araubidea ezartzekoa berau– kontratazio-batzordeak sortzeko aukera arautzen du 7. artikuluan, kontratazio-mahaiak egotea 8. artikuluan, eta 25. artikuluan, berriz, Kontratazio Batzorde Nagusia, kontratazio zentralizatuko horniduren, obren edo zerbitzuen kontratazio-mahaiaren zereginak betetzeko; zehazten du, gainera, kasu horietan, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko ordezkari batek egon behar duela batzordean, titularrak izendatuta, eta titularrak erabakiko duela kasuan-kasuan pertsona horrek kontratazio-mahaiko bilerara joan behar duen ala ez, dagokion kontratazioaren ezaugarriak eta nolakotasuna kontuan hartuta. Bestalde, arau horren 31. eta 32. artikuluetan arautzen da Kontrol Ekonomikoko Bulegoak zer ordezkaritza izan behar duen Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordearen Osoko Bilkuran eta Batzorde Iraunkorrean.
Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretua –Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena– indarrean jartzeak aldaketak eragin ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren egituraren konfigurazioan.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoko plantillari atxikitako langileen aldaketak kontuan hartuta, eguneratu egin behar dira aipatutako kide anitzeko organoei dagokienez bulego horretako zuzendariari dagozkion izendapenak.
Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jarraian aipatzen diren kide anitzeko organoetan Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkari izendatzea kontu-hartzailetzako kontrol-eginkizuna esleituta duten pertsona hauek:
– Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordean, Fernando Martínez de Zuazo Letamendi. Uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren 31. eta 32. artikuluetan ezartzen dira aipatu batzordearen osoko bilkuraren eta batzorde iraunkorraren osaera, hurrenez hurren.
– Kontratazio Batzorde Nagusian, izapidetzen ari den espedientearen kontratazio-organoa atxikita dagoen sailaren edo erakundearen kontrol kontu-hartzailearen eginkizuna esleituta duen pertsona.
Bigarrena.– Kontratazio-mahaietan Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkari izendatzea kontu-hartzailetzako kontrol-eginkizuna esleituta duten pertsona hauek:
– Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren kontratazio-mahaian, Aitor Erauzkin Baraiazarra. Mahai horren osaera Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2018ko irailaren 26ko Aginduaren bidez ezarri zen.
– Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko kontratazio-mahaian, Beatriz Ortiz Ciriza. Mahai hori Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko uztailaren 28ko Aginduaren bidez sortu zen.
– Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak osatuko dituen kontratazio-mahaietan, Beatriz Ortiz Ciriza.
– Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailak osatuko dituen kontratazio-mahaietan, Oihane Torre Tobarias.
– Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saileko kontratazio-mahaian, Ane Itziar Garcia Cantera. Mahai horren osaera Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren eta Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 2025eko otsailaren 26ko Aginduaren bidez ezarri zen.
– Segurtasun Sailaren kontratazio-mahaian, Galo Xabier Salinazarmendaritz González de Urbina. Mahai hori Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Segurtasuneko sailburuaren 2014ko abenduaren 3ko Aginduaren bidez sortu zen.
– Hezkuntza Saileko Kontratazio Mahaian, Carolina Muro Arroyo. Mahai horren osaera Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren eta Hezkuntza sailburuaren 2021eko maiatzaren 6ko Aginduaren bidez ezarri zen.
– Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak osatuko dituen kontratazio-mahaietan, Agata Cabezas Muñoz.
– Osasun Sailaren kontratazio-mahaietan, María Ángeles Borjabad Roque, espedientearen izapidetzea saileko organo zentralei edo Arabako Lurralde Ordezkaritzari dagokionean; Galo Xabier Salinazarmendaritz González de Urbina, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari dagokionean, eta Miguel Ángel García Ovejero, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari dagokionean. Kontratazio-mahai horiek Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren eta Osasuneko sailburuaren 2017ko ekainaren 13ko Aginduaren bidez eratu ziren.
– Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak osatuko dituen kontratazio-mahaietan, Nekane Antolin Arechabala.
– Mugikortasun Jasangarriaren Sailak eratuko dituen kontratazio-mahaietan, Agata Cabezas Muñoz.
– Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak osatuko dituen kontratazio-mahaietan, Carolina Muro Arroyo.
– Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko kontratazio-mahaian, Oihane Torre Tobarias. Mahai horren osaera Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2017ko maiatzaren 15eko Aginduaren bidez ezarri zen.
– Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eratuko dituen kontratazio-mahaietan, Aitor Erauzkin Baraiazarra.
– Justizia eta Giza Eskubideen Sailak eratuko dituen kontratazio-mahaietan, Borja Pérez Ramsden.
– «Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua» administrazio-erakunde autonomoaren kontratazio-mahaian, Askoa San Millán Insagurbe. Mahai horren osaera Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2020ko azaroaren 26ko Aginduaren bidez ezarri zen.
– «Euskal Estatistika Erakundea (EEE)» administrazio-erakunde autonomoaren kontratazio-mahaian, Beatriz Ortiz Ciriza. Mahai hori Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 1999ko maiatzaren 14ko Aginduaren bidez sortu zen.
– «Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua» administrazio-erakunde autonomoaren kontratazio-mahaian, Miguel Ángel García Ovejero. Mahai horren osaera Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2017ko maiatzaren 15eko Aginduaren bidez ezarri zen.
– «Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE)» administrazio-erakunde autonomoaren kontratazio-mahaian, Miguel Ángel García Ovejero. Mahai hori Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko uztailaren 28ko Aginduaren bidez sortu zen.
– «Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia» administrazio-erakunde autonomoaren kontratazio-mahaian, Ane Itziar Garcia Cantera. Mahai hori Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Segurtasuneko sailburuaren 2014ko abenduaren 3ko Aginduaren bidez sortu zen.
– «Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea» administrazio-erakunde autonomoaren kontratazio-mahaian, Galo Xabier Salinazarmaritz González de Urbina. Mahai horren osaera Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2020ko azaroaren 26ko Aginduaren bidez ezarri zen.
– «Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea» administrazio-erakunde autonomoaren kontratazio-mahaian, Borja Pérez Ramsden. Mahai horren osaera Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2018ko irailaren 26ko Aginduaren bidez ezarri zen.
– «Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua» administrazio-erakunde autonomoaren kontratazio-mahaian, Galo Xabier Salinazarmendaritz González de Urbina. Mahai horren osaera Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren 2018ko irailaren 26ko Aginduaren bidez ezarri zen.
– «Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP)» administrazio-erakunde autonomoaren kontratazio-mahaian, Nekane Antolin Arechabala. Mahai horren osaera Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2019ko irailaren 18ko Aginduaren bidez ezarri zen.
– «Lehiaren Euskal Agintaritza» administrazio-erakunde autonomoak eratuko dituen kontratazio-mahaietan, Galo Xabier Salinazarmendaritz González de Urbina.
Hirugarrena.– Kontratazio-batzordeak eratzen badira, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkaritza sail interesduneko kontratazio-mahaian bulego horretako kide izendatutako pertsonari egokituko zaio, baldin eta bulego horretako titularrak hala erabakitzen badu, kasuan kasuko kontratazioaren ezaugarrien eta nolakotasunaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren barneko ekonomiaren kontrola eta kontabilitatea garatzen dituen urriaren 31ko 464/1995 Dekretuaren 38. artikuluak arautuko du haren parte-hartzea.
Laugarrena.– Ordezko bana izendatzea kontu-hartzailetzako kontrol-eginkizuna esleituta duten eta aurreko puntuetan aipatu diren pertsonei, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren ordezkari izendatu diren organoen bileretara joaterik ez dutenetarako, kargu hori hutsik dagoelako, titularra kanpoan edo gaixorik dagoelako edo titularrak bilerara ez joateko bestelako arrazoi justifikaturen bat duelako.
Bosgarrena.– Baliorik gabe uztea 2022ko martxoaren 9ko Ebazpenaren bidez egindako izendapenak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 24a.
Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendaria,
DAVID ÁLVAREZ MARTÍNEZ.
RSS