Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2025eko apirilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1522

535/2025 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Miren Garrastatxu Landaluze Okerantza andrea Erizaintzako Zuzendaritzako Ondoko (Ikerketa eta Prestakuntza) kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

1195/2022 Ebazpenaren bidez, Miren Garrastatxu Landaluze Okerantza andrea Erizaintzako Zuzendaritzako Ondoko (Ikerketa eta Prestakuntza) izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Miren Garrastatxu Landaluze Okerantza andrea Erizaintzako Zuzendaritzako Ondoko (Ikerketa eta Prestakuntza) kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko martxoaren 31ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 26a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

ENRIQUE MANUEL BÁREZ HERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala