
67. zk., 2025eko apirilaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1521
524/2025 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Ainhoa Gómez Elorrieta andrea, berak hala eskatuta, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonen zuzendari kargutik kentzen duena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 7ko 603/2024 Ebazpenaren bidez (martxoaren 25eko EHAA, 61. zk.), Ainhoa Gómez Elorrieta andrea Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonen Zuzendari izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Ainhoa Gómez Elorrieta andrea Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta, halaber, hark egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko martxoaren 26ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuari eta Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 26a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS