Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2025eko apirilaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1520

199/2025 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Miren Garbiñe Apraiz Urigüen andrea Prestakuntza, Euskara eta Komunikazio Zerbitzuko Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuburu izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Otsailaren 17ko 103/2025 Ebazpenaren bidez (2025eko otsailaren 27ko EHAA, 40. zk.), deialdia egin zen Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuburu lanpostu bat izendapen askez betetzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Prestakuntza, Euskara eta Komunikazio Zerbitzuan.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Miren Garbiñe Apraiz Urigüen andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Prestakuntza, Euskara eta Komunikazio Zerbitzuko Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuburu izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Miren Garbiñe Apraiz Urigüen andrea Prestakuntza, Euskara eta Komunikazio Zerbitzuko Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuburu izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko apirilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2025eko martxoaren 24a.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

ARATXU LOZANO OTERO.


Azterketa dokumentala