
67. zk., 2025eko apirilaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
1519
HUTS-ZUZENKETA, honako dekretu honena: 475/2024 Dekretua, abenduaren 17koa, Euskadiko Hirigintza eta Etxebizitza Foroa arautzen duena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2 b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Halako hutsak atzeman dira Euskadiko Hirigintza eta Etxebizitza Foroa arautzen duen abenduaren 17ko 475/2024 Dekretuan (2025eko urtarrilaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 1. zk.), eta honen bidez zuzentzen dira.
2025/1 orrialdean (5/9), 8.4.c) artikuluan, bosgarren paragrafoan, hau dio:
«– Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroko Gizarte Baliabideen eta Etxebizitzaren Batzordearen ordezkari bat (hemen sartzen dira ASVE Asociación Solidaridad Vasco Ecuatoriana eta FEVAS Plena inclusión Euskadi).»
Baina hau esan behar du:
«– Etorkinen Integrazio eta Partaidetza Sozialerako Foroko Gizarte Baliabideen eta Etxebizitzaren Batzordearen ordezkari bat (hemen sartzen da ASVE Asociación Solidaridad Vasco Ecuatoriana).»
2025/1 orrialdean (5/9), 8.4.c) artikuluan, seigarren paragrafoan, hau dio:
«– Desgaitasun fisikoa edo organikoa duten pertsonen Euskadiko elkarte koordinatzaileen bi ordezkari (Elkartean – Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarte Koordinatzailea; Elkartu – Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea; FEKOOR Bizkaiko Gutxitasun Fisikoa edota Organikoa duten Bizkaiko Pertsonak eta Futubide Fundazioa).»
Baina hau esan behar du:
«– Desgaitasun fisikoa edo organikoa duten pertsonen Euskadiko elkarte koordinatzaileen bi ordezkari (Elkartean – Euskadiko Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Elkarte Koordinatzailea; Elkartu – Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea; FEKOOR Bizkaiko Gutxitasun Fisikoa edota Organikoa duten Bizkaiko Pertsonak; Futubide Fundazioa, eta FEVAS Plena inclusión Euskadi).»
RSS