Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2025eko apirilaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1516

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearen 2025eko urtarrilaren 31ko Ebazpena. Ebazpen horren bitartez, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2024ko martxoaren 4ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezesten da, zeinetan ezetsi egiten ziren 2022ko kanpainari dagozkion zuzeneko ordainketak.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Ebazpena honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Ebazpena Eusko Jaurlaritzako Landa Garapenaren eta Europar Politiken Zuzendaritzan eskuratu daiteke (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 24a.

Landa Garapenaren eta Europar Politiken zuzendaria,

JOSEBA ANDONI TERREROS LUENGAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala