
66. zk., 2025eko apirilaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
1512
IRAGARKIA, 2025eko martxoaren 21ekoa, Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, lan-arloko zehapen-prozedura batean etendura kendu dela jakinarazteko dena.
Saiatu izan arren, ezin izan da jakinarazi eranskinean adierazten den lan-arloko zehapen-prozeduran Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariak etendura kendu duela. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa kontuan izanik, honako iragarki hau argitaratzen da.
Eranskinean agertzen den interesdunak hamabost egun izango ditu –iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita– alegazioak aurkezteko, eta, epe horretan espedientea eskuragarri izango du Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 7, Bilbao).
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2025eko martxoaren 21a.
Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
VERÓNICA FERNÁNDEZ FERNÁNDEZ.
RSS