
66. zk., 2025eko apirilaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (241 KB - 20 orri.)
- EPUB (120 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
1508
EBAZPENA, 2025eko martxoaren 24koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez Zuzendaritza Kontseiluak onartutako deialdia argitaratzen baita, 2025ean euskal kultura kanpoan zabaltzeko, arte plastiko eta ikusizkoak, musika, dantza eta antzerki arloko sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak emateko.
Etxepare Euskal Institutua (aurrerantzean, EEI) Sortzeko eta Arautzeko 3/2007 Legearen 3.b) artikuluak honako helburu hau xedatzen du aipatutako Institutuarentzat: «Euskal Kultura bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adiera-moldetan kanpoan ezagutarazten eta hedatzen laguntzea, bereziki euskaraz sortutako kultura-eskaintza sustatuz eta hedatuz».
Bestalde, EEIren antolakuntza- eta jarduera-araudia onartzen duen 2008ko maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak xedatzen du institutu horren eskumenekoa dela Euskal Kultura Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzea eta hedatzea. Dekretu horrek bere 19. artikuluko 2. apartatuan dio Euskal Kultura Sustatzeko eta Hedatzeko arloak musika, arte eszenikoak, ikusizko arteak, zinema, arkitektura eta diseinua hartzen dituela bere baitan. Bestalde, artikulu horretako f) apartatuak Institutuaren funtzioen artean aipatzen du euskal sorkuntza nazioartean ezagutzera emateko kultura-eragileei laguntzeko programak diseinatzea.
Hori dela eta, EEIri jarduteko arlo gisa adierazi zaizkion eskumenen barruan, egokitzat jo da dirulaguntzak emateko modua arautzea arte plastiko eta ikusizkoen, musikaren, dantzaren eta antzerkiaren inguruan euskararen eremu geografikotik kanpo antolatzen diren jardueretan parte hartzeko.
Dirulaguntza hauek eta horiek emateko oinarrizko irizpideak Zuzendaritza Kontseiluak onartu zituen 2025eko martxoaren 19an, eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2025-2028 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan eta 2025erako Dirulaguntzen Urteko Planean sartuta daude, zeinak Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko otsailaren 27ko Aginduaren bidez onartu baitziren (aipatutako sailaren webgunean argitaratua daude: PES 2025-2028: Dirulaguntzen Plan Estrategikoa. // PAS 2025, 2026, 2027, 2028: Dirulaguntzen Urteko Planak.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila - Euskadi.eus) eta EAEtik kanpo euskara eta euskal kultura sustatzeko helburu estrategikoaren barruan daude.
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
I. KAPITULUA
ARAU OROKORRAK
1. artikulua.– Xedea.
Ebazpen honen xedea da Zuzendaritza Kontseiluak onartutako baldintzak arautzen dituen deialdia argitaratzea, euskal kultura 2025. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko, arte plastiko eta ikusizkoak, musika, dantza, eta antzerki arloko sortzaileen mugikortasuna sustatzeko dirulaguntzak emateko.
2. artikulua.– Deialdiko modalitateak:
II. kapitulua: Arte plastikoak eta ikusizkoak.
III. kapitulua: Musika.
IV. kapitulua: Dantza.
V. kapitulua: Antzerkia.
Diruz lagundu daitezkeen jarduketak 2025eko urtarrilaren 1etik urte bereko abenduaren 31ra bitartean egindakoak izan beharko dira.
3. artikulua.– Diru-baliabideak.
1.– Deialdi honetarako gehieneko zenbateko orokorra bostehun eta hamaika mila (511.000) eurokoa izango da, eta honako hau modalitate bakoitzari dagokion zenbatekoa:
a) Arte plastiko eta ikusizkoetarako, laurogei mila (80.000) euro.
b) Musika-biretarako, ehun eta hirurogeita hamabost mila (175.000) euro.
c) Dantzarako, laurogeita hamar mila (90.000) euro.
d) Antzerki-bira eta -denboraldietarako, ehun eta hirurogeita sei mila (166.000) euro.
2.– Modalitate bakoitzean adierazitako zuzkidura dena dela ere, ezarritako diru-kopurua agortzen ez bada, modalitate baterako dirulaguntzen zenbatekoa handitu ahal izango da beste modalitatearen soberakinaren bitartez, betiere delako modalitate hori artean erabaki gabe badago. Honetarako, EEIko zuzendariak ebazpena emango du. Kasu honetan, eskaera kopuruaren eta dagoen diru-kantitatearen arteko desoreka handiena duen modalitateak lehentasuna izango du.
4. artikulua.– Dirulaguntzak emateko modua, zenbatekoa eta mugak.
1.– Ondoz ondoko emakida-prozedura.
Deialdi honen xede diren laguntzak 3.1 artikuluan ezarritako dirulaguntza-lerro bakoitzean esleituko dira, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.3 artikuluan aurreikusitako ondoz ondoko emakida-prozeduraren bidez. Prozedura horretan, dirulaguntzak emateko, eskatzaileek oinarri hauetan ezarritako baldintzak baino ez dituzte bete beharko, eta ez da haien artean ez konparaziozko ebaluaziorik ez baterako gogoetarik egingo. Horretarako, eskabideak aurkezteko hurrenkerari jarraituko zaio (eguna eta ordua), espedientea osatzen den unearen arabera. Eskabidea zuzentzeko edo osatzeko eskatu behar bada, bata edo bestea gauzatu den eguna eta ordua hartuko dira erreferentziatzat.
Ebazpen honen ondorioetarako, aurrekontua agortzen bada, EEIko zuzendariak amaitutzat joko du eskabideak aurkezteko epea. Horretarako, dagokion ebazpena argitaratuko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Ezarritako xedera bideratutako diru-funtsak agortzeak arrazoituko du erabaki hori.
Funtsa agortu eta ebazpena argitaratu bitartean eskabideren bat epean jasotzen bada, hasiera batean kanporatua izango bada ere, erreserba egoeran geldituko da esleitutako dirulaguntzak onartzen ez diren kasuetarako. Ondorio honetarako ere, erregistroaren hurrenkeratik abiatuta, espedienteak erabat osatuta geratzen diren unea hartuko da kontuan.
2.– 12. artikuluan finkatutako baldintzak eta II. eranskinean modalitate bakoitzean ezarritako irizpideen arabera banatuko dira dirulaguntzak, baldintzak betetzen dituen eskatzaile bakoitzari, proportzionalki dagokion puntuazioaren araberako laguntza esleituz.
3.– Dirulaguntza esleitzeko orduan, eskabidearekin batera aurkeztutako aurrekontuan EEIk diruz laguntzen dituen gastuen atala soilik hartuko da kontuan.
4.– EEIk diruz lagunduko dituen gastuak:
– Dagokion jaialdi edo jardueran parte hartzekoak: joan-etorria, bidaia aseguruak (Europako Osasun Txartela baliozkoa ez den joan-etorrietarako), artelanen, eszenografiaren edo materialaren garraioa, ostatua eta dietak. Antzerki denboraldietan, promozio-gastuak ere bai.
– Artisten katxetak eta nominak ez dira diruz lagunduko. Ez da gastu amortizagarririk diruz lagunduko. Muntaketa-gastuak ez dira diruz lagunduko.
5.– Laguntzen zenbatekoak:
a) Ostatu eta otorduetarako gehieneko gastuak, pertsonako eta eguneko: Espainiar Estatuan, hirurogeita hamabost (75) euro ostaturako eta berrogei (40) euro dietarako. Estatutik kanpora, ehun eta hogei (120) euro ostaturako eta hirurogei (60) euro dietarako.
b) Honako dieta hauek onartuko dira: emanaldi egunetakoak eta joan-etorrietarako beste egun bat.
Honako ostatu-gastu hauek onartuko dira: emanaldi egunetakoak eta, emanaldia, abiapuntutik 400 kilometro baino urrunago den kasuetan, emanaldiaren aurreko egunekoa.
Arte plastiko eta ikusizkoen erakusketen kasuan, soilik joan-etorrietako, muntaketa eta inaugurazio egunetarako dietak eta ostatu gastuak onartuko dira. Lau egunetako dietak eta ostatu gastuak onartuko dira gehienez.
Eskaerako aurrekontuan, dieta kontzeptuan eskatzen den kopurua ez da gastu lagungarrien % 50 baino gehiagokoa izango, eta ezta 2.000 euro baino handiagoa ere, arte plastiko eta ikusizko modalitateko egonaldi-proiektuetan izan ezik.
c) Automobila erabiliz gero, zero koma hogeita hamabost (0,35) euro km-ko gehi autobidea eta parkinga. Furgoneta erabiliz gero, zero koma berrogeita bost (0,45) euro km-ko gehi autobidea eta parkinga. Kilometro kopurua kalkulatzeko, dirulaguntza eskaera egin duen pertsona fisiko edo juridiko pribatuaren sozietate egoitza hartuko da abiapuntutzat.
d) Ibilgailua alokatua denean, alokairuaren faktura, erregaia, autobidea eta parkinga.
e) Hegazkina, trena edo bestelako garraio publikoren bat erabiliz gero, soilik maila arrunteko txartela onartuko da.
f) Bidaien kasuan, eskatzailearen edo pertsona juridiko pribatuaren sozietate egoitza hartuko da abiapuntutzat. Abiapuntua aurreko emanaldi edo ekintzaren kokalekua izatea soilik hartuko da salbuespentzat.
6.– Hori guztia, hargatik eragotzi gabe Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluan jasotakoa.
5. artikulua.– Dirulaguntzen bateragarritasuna:
Deialdi honen xede diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira onuradunek jarduketa beretako gastu-kontzeptu berberak finantzatzeko lor ditzaketen beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide publiko edo pribatu batzuekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketarik gertatuz gero, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehieneko mugaraino.
6. artikulua.– Pertsona edo entitate onuradunak.
1.– Honako baldintza hauek bete beharko dituzte ebazpen honetan aurreikusitako dirulaguntzen pertsona edo entitate onuradunek:
a) Pertsona fisiko edo juridiko pribatua izatea eta errolda edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea. Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza nagusiki euskara denean, errolda edo egoitza soziala euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izango dira. Pertsona fisikoek errolda agiria aurkeztu beharko dute hori ziurtatzeko, eta pertsona juridikoek dagozkien agiriak.
Honako hau joko da euskararen eremu geografikotzat: Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea, eta Ipar Euskal Herria (Euskal Hirigune Elkargoa).
b) Eskaeran aurkeztutako emanaldi edo ekintzak hasten direnetik edo eskaera aurkezten den unetik, alta emanda egotea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, egingo den jarduerari dagokion epigrafean (I. eranskinean zerrendatuta daude epigrafe horiek), arte plastiko eta ikusizkoak modalitatean salbu.
2.– Ez da onartuko nagusiki kapital ekarpen publikoa duten entitate pribatuen, fundazioen, eta dagokion modalitateko sektorearen jarduerarekin lotura zuzenik ez duten elkarteen eskaerarik.
3.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunera izatea.
4.– Ebazpen honetan aurreikusitako dirulaguntzak jaso ahal izateko, eskatzaileek ez du izan behar dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zigor administratibo edo penalik, ezta dirulaguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriaren ondorioak barne, bat etorriz Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 23. artikuluarekin (testu bategin hori martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen).
5.– Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
Eskatzaileek edo onuradunek, dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean dituztela joko da, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko edozein entitaterekin dirulaguntzak itzultzearekin lotutako zorrik ez badu epe exekutiboan.
Era berean, pertsonek edo entitateek dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharren ordainketak egunean dituztela joko da, baldin eta zorrak zatituta edo geroratuta eta bermatuta badaude edo, itzulketaren ebazpena aurkaratu izanagatik, zorra etetea erabaki bada.
6.– Halaber, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11. artikuluan eta 13. artikuluko 1., 2., 3., 3. eta 5. apartatuetan aurreikusitakoa aplikatuko da.
7.– Baldintza horiek guztiak, onuradun izateko ez ezik, jasotako dirulaguntzaren kitapena eman arte bete beharko dira.
7. artikulua.– Entitate edo pertsona eskatzailearen betekizun jakin batzuk egiaztatzea.
1.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluarekin bat etorriz, interesdunek eskubidea dute ez aurkezteko Administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein Administraziok egindakoak diren eskatutako agiriak. Horrela, haien kontsulta eta ateratzea Administrazioak egin ahal izango du, interesdunak aurka egin ezean. Kasu horretan, eskatzaileak aurkeztu beharko ditu.
Errolda edo egoitza soziala Euskal Hirigune Elkargoan dutenek dagozkien Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eta zerga-betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte, edo baliokideak, eta baita eskatutako beste edozein agiri ere.
2.– Dirulaguntzen Araudia Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen baitan, betebehar hauek egiaztatuko dira, eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpen bidez:
– Helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso direla adierazi beharko da, edozein administraziotatik edo entitate publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.
– Aurreko hiru urteetan eskatutako eta, hala badagokio, jasotako beste «minimis» laguntza batzuk jakinaraztea.
– Pertsona edo entitate eskatzaileak ez izatea zigor administratibo edo penalik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrenik, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.
– Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
Halaber, eskatzaileak honako hauek adieraziko ditu eskabidean: dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak betetzen dituela.
3.– Eskaera beste pertsona baten izenean egiten denean, legezko ordezkariaren identitatea eta daukan legezko ordezkaritza ahalmenaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.
8. artikulua.– Dirulaguntzak kudeatuko dituen organoa.
Etxepare Euskal Institutuaren Euskal Kultura Sustatzeko eta Hedatzeko Zuzendaritzari dagokio deialdi honen bidez emango diren dirulaguntzak kudeatzea.
9. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epeak eta modua.
1.– Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du.
Antzerki modalitatearen kasuan, eskatzaile berak «antzerki-birentzat» eta «antzerki-denboraldientzat» eskaera bana aurkeztu ahal izango du.
2.– Modalitate guztietan, eskabideak ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da epea, eta 2025eko irailaren 30ean amaituko da. Halaber, epe hori amaitutzat joko da deialdiaren diru-zuzkidura agortzen denean.
3.– Ebazpena eman aurretik eskabidean aurkeztutako proiektuan edo aurrekontuan aldaketaren bat eginez gero, horren berri idatziz jakinarazi beharko dio EEIri edo «nire kudeaketak» helbidearen bitartez izapide elektronikoaren kasuan. Berri hori jasotzen duenetik, EEIk 10 egun balioduneko epea izango du erantzuteko. Erantzunik ematen ez badu, aldaketa onartutzat joko da, baldin eta dirulaguntzaren onuradun izateko arauak ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.
4.– Pertsona fisikoek eskabideak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu ahalko dituzte:
– Aurrez aurre: eskabideak helbide honetan aurkeztuta: Etxepare Euskal Institutua, Andre zigarrogileen Plaza 1, Tabakalera eraikina, 3. solairua, Donostia (20012), goizeko 08:30etatik 14:00etara. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Zuzenean bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean.
– Bide elektronikoa: eskabideak aurkeztu ahalko dira www.euskadi.eus gunean, artikulu honetako 6. apartatuan adierazitako helbidean.
Eskabidea egiteko eta dokumentazioa aurkezteko bide horietako bat erabiliz gero-presentziala edo elektronikoa-, horrek ez du esan nahi bidez aldatu ezin denik prozeduraren ondorengo izapideetan, alegia, edonoiz aldatu daiteke bidea.
5.– Pertsona juridikoek eskabideak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte, artikulu honetako 6. apartatuan adierazitako helbidean. Euskal Hirigune Elkargoko pertsona juridikoen kasuan, eskatzaileek bide presentziala ere aukeratu ahal izango dute.
6.– Eskaerak nola izapidetu aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak azaltzen dituzten argibideak euskadi.eus helbidean daude ikusgai:
Arte plastiko eta ikusizkoak: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1032540
Musika: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1032541
Dantza: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1032542
Antzerkia: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1032543
Eskabidearen ondorengo izapideak, bide elektronikoa erabiliz egin daitezke: https://www.euskadi.eus//nirekarpeta
7.– Pertsona edo entitate eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko zeinahi hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango du eskaera, atxikitako agiriekin batera. Halaber, eskabidearen ondoriozko jardunetan, eta prozedura osoan, pertsona edo entitate eskatzaileak aukeratutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
8.– Identifikazio elektronikorako, onartutako eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan argitaratuta dagoen bitarteko elektronikoren bat izan beharko du eskatzaileak.
9.– Eskabideak aurkezteak esan nahi du berariaz eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak.
10. artikulua.– Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Eskaera onartua izateko, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
– Formularioa, atal guztiak dagokion bezala beteta eta sinatuta, eta modalitate bakoitzeko formularioan galdegiten diren dokumentuak erantsita.
– Dagokion jaialdi, azoka, antzoki, erresidentzia, edo birako emanaldiak hartuko dituzten areto guztien kontratua, gonbidapen ofiziala edo ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, antolatzaileak sinatuta. Agiri honek honako hauek zehaztuko ditu gutxienez: ekitaldiaren data, lekua, baldintza ekonomikoak eta antolatzailearen kontakturako informazioa.
11. artikulua.– Eskabidean egindako akatsak zuzentzea.
1.– Ikusten bada eskabidearen izapidetzea onartzeko eskatzen den dokumenturen bat falta dela edo dokumentu horietan forma-akatsak daudela, edo eskabidea baloratzeko aurkeztutako dokumentazioan akatsak daudela, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egiten ez badu, eskabidean atzera egin duela edo izapidetzeko eskubidea galdu duela ulertuko dela, ebazpen baten bidez.
2.– Eskabidea elektronikoki aurkeztera behartuta dagoen eskatzaile batek aurrez aurre aurkezten badu, elektronikoki aurkezteko zuzenketa eskatuko zaio. Ondorio horietarako, eskabidea aurkeztu den eguntzat hartuko da zuzenketa egin den eguna.
12. artikulua.– Eskaerak aztertzeko irizpideak eta ebazpen-proposamena.
1.– Aurkeztutako proiektuak aztertu eta dirulaguntzen kopuruak zehazteko modalitate bakoitzeko irizpide-ardatzak II. eranskinean zehazten dira.
Eskaera aztertu eta eskatzaileak gehienez jaso dezakeen kopurutik abiatuta, jasotako puntuazioaren araberako ehunekoa izango da dirulaguntzaren kopurua.
2.– Ez da 500 eurotik beherako dirulaguntzarik emango, arte plastiko eta ikusizkoen modalitatean izan ezik. Arte plastiko eta ikusizkoen kasuan, ez da 250 eurotik beherako dirulaguntzarik emango. Jasotako puntuazioari dagokiona muga horietatik beherakoa bada, proiektu horrek ez du laguntzarik jasoko.
13. artikulua.– Ebazpenak, jakinarazpenak eta epeak.
1.– EEIko Euskal Kultura Sustatzeko eta Hedatzeko Arloari dagokio dirulaguntza lortzeko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea eta eman beharreko laguntza kalkulatzea, EEIko zuzendariak dagokion ebazpena eman dezan.
2.– Dirulaguntzak esleitzeko edo, hala badagokio, ezesteko ebazpenak banan-banan jakinaraziko zaizkie interesdunei, eta horren berri emango da Eusko Jaurlaritzaren iragarki-taula elektronikoan, guztiek jakin dezaten, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoaren arabera.
3.– Ebazpenak gehienez bi hilabeteko epean eman eta jakinaraziko dira; eskaera Etxepareko erregistroan sartzen den eguna hartuko da prozedura hasteko eguntzat. Gehieneko epe horretan, ebazpenik jakinarazten ez bada, interesdunek ulertu ahal izango dute administrazio-isiltasunez ezetsi dela dirulaguntza emateko eskaera, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko Legearen 22.5 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
14. artikulua.– Dirulaguntzaren onarpena.
Ebazpena jakinarazten den egunetik aurrera hamar egun balioduneko epean onuradunak berariaz uko egiten ez badio dirulaguntzari, onartu egin dela ulertuko da.
15. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.
Deialdi honen xede diren dirulaguntzen onuradunek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte, hauek besteak beste:
1.– Dirulaguntza adierazitako helburu zehatzerako erabiltzea, eta diruz lagundutako jarduera 2025. urtean burutzea.
2.– Esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa edozein delarik ere, dirulaguntzaren onuradun orok diruz lagundutako egitasmoaren eta gastuen gauzatzea justifikatu behar du. Justifikazioari ekiteko, dirulaguntza esleitzeko orduan erabilitako gastu-aurrekontu onartua erabiliko da.
3.– Etxepare Euskal Institutuak egingo dituen egiaztatze-jarduketei men egitea, bai eta Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari dagozkion kontrol-jarduerei ere, jasotako dirulaguntzei dagokienez. Era berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi espezifikoan aurreikusitako jarduketak eta jasotako finantzaketa dela-eta beste kontrol-organo batzuek egin ditzaketenak onartzea.
4.– Esleipen-ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera, katalogo, programa, iragarki-kartel, argazki eta argitaratzen diren gainerako material grafiko zein soinudunetan, Etxepare Institutuaren logoaren bitartez babesa jaso dutela adieraztea. Baita komunikazio digitaletan ere. Nolanahi ere, dirulaguntza esleituz eman beharreko ebazpena eman aurretik gauzatutako egitasmoak betebehar hori betetzetik kanpo egongo dira.
5.– Onuradunak, diruz lagundutako proiektuarekin lotutako materiala eta irudiak erabili ahal izateko baimena bermatzea EEIri, horrek informazioa hainbat euskarritan zabal dezan.
16. artikulua.– Justifikazioa.
1.– Ebazpen honetan ezarritako dirulaguntzen onuradunek jarduera amaitu eta hilabeteko epean aurkeztu beharko dituzte artikulu honetako 5. apartatuan zerrendatzen diren agiriak, jarduera deialdi hau argitaratu aurretik edo ebazpena eman aurretik amaitu den kasuetan izan ezik. Kasu horietan, hilabeteko epea izango dute, dirulaguntza onartzen denetik aurrera. Jarduera abenduaren 6tik aurrera egiten bada, epe hori 2026ko urtarrilaren 23an amaituko da.
2.– Pertsona fisikoek aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu ahalko dituzte justifikazioak:
– Aurrez aurre aurkeztu ahal izango dituzte helbide honetan:
Etxepare Euskal Institutua, Andre Zigarrogileen Plaza 1, Tabakalera eraikina, Donostia (20012). Halaber, Eusko Jaurlaritzako Zuzenean bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoetan.
– Justifikazioak bide elektronikoa erabiliz ere aurkeztu ahalko dituzte gune honetan: https://www.euskadi.eus//nirekarpeta
3.– Pertsona juridikoek justifikazioak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte, aurretik adierazitako helbide elektronikoan. Euskal Hirigune Elkargoko pertsona juridikoek, aldiz, justifikazioak aurrez aurre ere aurkeztu ahal izango dute.
4.– Justifikazioak, bai aurrez aurre bai bide elektronikoa erabiliz, nola izapidetu behar diren azaltzen dituzten argibideak www.euskadi.eus webgunean egongo dira ikusgai, agindu honen 9.6 artikuluan adierazitako helbidean.
5.– Justifikatzeko modua justifikazio sinpletua izango da. Jarraian zerrendatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira:
a) Burututako jarduera osoaren memoria-balorazioa: jardueraren balorazioa, argazkiak, prentsako loturak zein diruz lagundutako jarduera dela-eta sortutako katalogo, programa, iragarpen-kartel eta gainerako material grafikoak eta soinudunak.
b) Onuradunak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena, aurkeztutako datuen egiazkotasunaren, dirulaguntzaren erabileraren eta, EEIk emandakoaz gain, jasotako beste dirulaguntzen ingurukoa.
Era berean, deklarazioan adierazi beharko dira dirulaguntzen onuradunen datuak, hala badagokio, sexuaren arabera bereizita.
c) Eskaeran emanaldien edo ekintzen kontratua aurkezten ez den kasuetan, jarduera horietako diru-sarreren faktura edo bankuko kobrantza-agiriak aurkeztu beharko dira.
d) Justifikaziorako Excel eredu-orriak erabiliz zehaztuko dira egindako gastuak eta sarrerak eta behin betiko balantzea.
Gastuen justifikaziorako, aurrekontu onartuan Etxeparek diruz laguntzen dituen kontzeptuetako gastu guztiak egiaztatu beharko dira.
Dieten bidez zuritutako kopurua ezingo da jasotako laguntzaren % 50 baino gehiago izan, eta ezta 2.000 euro baino gehiago ere, arte plastiko eta ikusizko modalitateko egonaldi-proiektuetan izan ezik.
EEIk noiznahi eskatu ahalko ditu goian aipaturiko gastuak justifikatzeko fakturak. Fakturek eskatzailearen izenean egon beharko dute, eta indarrean dagoen araudi fiskalaren arabera baliozkoak izan beharko dute. Bestelako monetatan egindako fakturen kasuan, gastua eurotan zenbatekoa izan den adierazi beharko da, horretarako erabilitako kanbio-tasa adieraziz.
EEIk ausaz eta zozketaz, onuradunetako batzuei aurkeztutako aurrekontua bere osotasunean justifikatzeko agiriak eskatuko dizkie.
Halaber, aplikagarria izango da Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32. artikuluan aurreikusitakoa.
17. artikulua.– Likidazio ebazpena.
1.– Dirulaguntzaren justifikazioa behar bezala gauzatu ez bada edo dena delako zioarengatik laguntzaren zenbatekoa gutxitzea edo kentzea badagokio, EEIko zuzendariak banakako likidazio-ebazpena emango du, egiaztagiriak aurkezteko epea amaitu eta bi hilabeteko epean. Ebazpen honetan dirulaguntza itzultzea agintzen bada, bi hilabeteko epea egongo da itzulketa egiteko hau jasotzen denetik aurrera.
2.– Ez-betetze partzialen kasuan, zenbatekoa proportzionaltasun-printzipioaren arabera ezarriko da.
3.– Salbuespen gisa, esleitutako dirulaguntzaren zenbatekoa ez da gutxituko baldin eta aldi berean gertatzen badira jarraian azaltzen diren hiru baldintzak:
a) % 15etik beherakoa izatea aurreikusitako gastu-aurrekontuaren eta behin betikoz exekutatutakoaren arteko aldea.
b) Behin betikoz exekutatutako gastuaren % 60 ez gainditzea esleitutako dirulaguntzak.
c) Gain-finantzaketarik ez gertatzea.
18. artikulua.– Ordainketa.
Deialdi honetan oinarrituz emandako dirulaguntzen ordainketa bi zatitan egingo da, honako prozedura honi jarraituz:
– % 50, dirulaguntza onartzen den egunetik aurrera, hilabeteko epean.
– % 50, jarduera amaitu, justifikazioa egin eta beranduenez bi hilabeteko epean.
Dirulaguntzaren zenbatekoari kendu egingo zaizkio, indarrean dagoen araudiaren baitan dagozkion atxikipen eta konturako ordainketak.
Onuradunak eskatu beharko du jarduera hasteagatik aplikagarria den atxikipena, hala badagokio. Eskaera hori, deialdi honen 14. artikuluak dirulaguntza onartzeko ezartzen duen 10 egun balioduneko epean aurkeztu behar da.
19. artikulua.– Ez-betetzeak.
1.– Honako hauek dira izango dira ez-betetzeak:
a) Jasotako dirulaguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.
b) Ebazpen honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza ematerakoan ezartzen direnak ez betetzea.
c) Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan ezarritakoak.
2.– Horrelako kasuren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko berandutze-interesak Etxepare Euskal Institutuari itzuli beharko zaizkio, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023ko Legearen 40. eta 41. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera eta artikulu horietan aurreikusitakoa bete ondoren.
II. KAPITULUA
ARTE PLASTIKOAK ETA IKUSIZKOAK
20. artikulua.– Xedea.
2025. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea eta/edo haietan parte hartzea (lehiaketak, jaialdiak, erakusketak, egoiliar gisako proiektuak...).
Xede honetarako, ez dira aintzat hartuko erakusketa iraunkorrak. Hortaz, ohiz kanpokotzat jo daitezkeen proiektu edo ekimen zehatzak onartuko dira soilik.
Ez dira onartuko obraren salerosketarekin zerikusia duten eskaerak, ezta nazioarteko arte-azoketan parte hartzearekin zerikusia dutenak ere.
Ez dira onartuko arlo akademikoarekin edo unibertsitate ikasketekin zerikusia duten eskaerak.
21. artikulua.– Diru-baliabideak.
Modalitate honetarako gehieneko zuzkidura laurogei mila (80.000) eurokoa izango da.
22. artikulua.– Eskabideen aurkezpena eta dokumentazioa.
a) Eskatzaileek eskabide bakarra aurkez dezakete, eta jasotako dirulaguntza ez da inoiz izango hamabost mila (15.000) euro baino handiagoa.
b) Hainbat pertsonak parte hartzen duten proiektu artistiko kolektiboen kasuan, bakoitzak bere eskabidea egingo du pertsona fisiko gisa era indibidualean.
c) Ezinbestekoa da arte-ekintza hartuko duen espazioaren arduradunak sinatutako kontratu, gonbidapen edo ziurtagiri bat aurkeztea, ekintza hori zein baldintza ekonomikotan garatuko den adieraziz, hau da, zenbatekoa den artistak jasoko duen ordainsaria, edo, hala badagokio, artistari gauzatan ordaintzen bazaio, ordainduko zaiona dieta, bidaia, ostatu edo materialaren garraioaren kontzeptuetan izango dela adieraziz.
Arte-ekintza hartuko duen espazioak ekintzaren finantzaketan parte hartu beharko du. Ez da onartuko EEI eta laguntza eskatzen duen pertsonaren ekarpen ekonomikoarekin osoki finantzatutako proiekturik. Artistari gauzatan ordaintzen badio, honako kontzeptu hauetako bat hartu beharko du bere gain: dietak, bidaia, ostatua edo materialaren garraioa.
Ez da laguntzarik emango beren jarduerei buruzko online informazio eguneraturik ez duten guneetan garatu beharreko proiektuetarako.
d) Ez da inbertsio amortizagarririk onartuko.
e) Ez da onartuko artista laguntzera joandako aholkulari edo laguntzaileen gasturik.
f) Ez da muntaketa-gasturik onartuko.
23. artikulua.– Egoiliar proiektuak.
1.– Egonaldi-proiektutzat hartuko dira bai ikerketa artistikora bideratutako egonaldiak, baita proiektu artistiko bat gauzatzera bideratutakoak ere.
Egoitza-zentroak horretarako prestatutako zentroa izan beharko du, eta online izan beharko du bere erresidentzia artistikoen programari buruzko informazioa.
Egonaldiaren gutxieneko iraupena bi astekoa izango da.
2.– Eskaerarekin batera, zentroko arduradunak sinatutako ziurtagiri edo dokumentu bat aurkeztu beharko da, honako hauek adierazteko:
– Egoitzaren helburuak: egin beharreko ikerketaren edo garatu beharreko proiektuaren deskribapena eginez.
– Artista zein baldintza ekonomikotan hartuko den ostatuari, janariei, materialei eta erabili beharreko azpiegiturari dagokienean.
– Egonaldiaren iraupena eta arduradunaren harremanetarako informazioa.
Dokumentu honen baliokide gisa ez da onartuko arte-egoitzetarako deialdietan izena eman izanaren ziurtagiririk edo antzekorik.
Ez da onartuko unibertsitate-prestakuntzaren esparruko egoitza-proiekturik, karrera-amaierako proiekturik eta antzekorik.
3.– Joan-etorri bati dagozkion gastuez gain, egoiliar proiektu bakoitzeko eman daitekeen gehieneko zenbatekoa 1.600 eurokoa izango da hilabeteko. Horietatik 800 euro dietetarako izango dira eta beste 800 euroak ostatu gastuetarako.
Egonaldia luzeagoa izan arren, gehienez sei hilabetetako tartea lagunduko da diruz.
III. KAPITULUA
MUSIKA
24. artikulua.– Diru-baliabideak.
Honako jarduera hauek hartuko dira aintzat dirulaguntza hauetarako: musika-birak.
1.– Modalitate honetarako gehieneko zuzkidura ehun eta hirurogeita hamabost mila (175.000) eurokoa izango da.
2.– Eskatzaileek eskabide bakarra aurkez dezakete.
3.– Gehienez honako zenbateko hau jaso ahal izango da musika-bira bakoitzeko:
– Espainia penintsularrean eta Frantzia kontinentalean egiten diren 15 emanaldi arteko biretarako: bost mila (5.000) euro.
– 5.000 km arteko tokietarako edo Espainia penintsularrean eta Frantzia kontinentalean 15 emanalditik gora egiten diren biretarako: hamar mila (10.000) euro.
– 5.000 km-tik haragoko tokietarako edo Espainia penintsularretik eta Frantzia kontinentaletik 5.000 km-ra arteko tartean 15 emanalditik gora egiten diren biretarako: hamabost mila (15.000) euro.
4.– Ez da 500 euro baino gutxiagoko dirulaguntza eskaerarik onartuko.
5.– Artikulu honetan ezarritako distantziak honelaxe kalkulatzen dira: emankizuna egiten deneko herritik pertsona fisiko edo juridiko pribatu eskatzailearen egoitzara zuzenean dagoen distantzia. Bira bateko emanaldiak denboran jarraian egiten badira, emanaldi bat egiten den tokitik hurrengo emanaldiaren tokirainoko distantzia ere kontuan hartuko da. Distantzia hori neurtzeko, web-orrialde hau erabiliko da: http://www.distancefromto.net/
25. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.
1.– Musika-birak.
Deialdi honen ondorioetarako, musika-biratzat hartuko da euskararen eremu geografikotik kanpo, 2025. urtean, gutxienez 4 kontzertu ematea 3 hiri desberdinetan.
Salbuespenez, euskara hutsez emandako kontzertuetan, emanaldia bakarra izanda ere diruz lagunduko da, honako baldintza hauetako bat betez gero:
– Nazioarteko musika jaialdi batean aritzea (gutxienez hiru herrialdetako musika taldeak izan beharko dira programazioan eta webgunea ingelesez izan beharko da).
– Nazioarteko hiriburu bateko areto batean aritzea; betiere, aretoak 300 pertsona edo gehiagoko edukiera badu.
Taldeko musikariez gain, gehienez bi laguntzailerentzako (teknikari, manager...) gastuak onartuko dira eskaeran.
2.– Honako hauetarako ez da dirulaguntzarik emango:
a) Musikako esportazio agentzia, edo baliokide, batek musika azoketan antolatu edo babesten dituen kontzertu edo showcase-etarako.
b) Herriko festetako programetan sarturiko emanaldi eta berbenetarako.
c) Kalean kontraturik gabe egiten diren emanaldietarako.
d) Trukean katxetik edo txartel-leihatilarik jaso gabe egiten diren emanaldietarako:
– Katxetak taldekide bakoitzeko 125 eurokoa izan beharko du, gutxienez.
– Eskaeran aurkeztutako kontzertua abiapuntutik 5.000 km baino urrunago denean, katxetaren truke egiten den kasuetan bakarrik onartuko da.
e) Online informazio eguneraturik ez duten espazioetan egitekoak diren emanaldietarako.
f) Kanpoan geratuko dira hamabi lagun edo gehiagoko birak diruz laguntzeko eskaerak.
IV. KAPITULUA
DANTZA
26. artikulua.– Diru-baliabideak.
1.– Modalitate honetarako gehieneko zuzkidura laurogeita hamar mila (90.000) eurokoa izango da.
2.– Eskatzaile bakoitzak nazioarteko bira bakoitzeko eskabide bakarra eskatu dezake.
3.– Gehienez honako zenbateko hau jaso ahal izango da dantza-bira bakoitzeko:
– Espainia penintsularrean eta Frantzia kontinentalean egiten diren 15 emanaldi arteko biretarako: bost mila (5.000) euro.
– 5.000 km arteko tokietarako edo Espainia penintsularrean eta Frantzia kontinentalean 15 emanalditik gora egiten diren biretarako: hamar mila (10.000) euro.
– 5.000 km-tik haragoko tokietarako edo Espainia penintsularretik eta Frantzia kontinentaletik 5.000 km-ra arteko tartean 15 emanalditik gora egiten diren biretarako: hamabost mila (15.000) euro.
4.– Ez da 500 euro baino gutxiagoko dirulaguntza eskaerarik onartuko.
5.– Artikulu honetan ezarritako distantziak honela kalkulatzen dira: emankizuna egiten deneko herritik pertsona fisiko edo juridiko pribatu eskatzailearen egoitza edo establezimendura zuzenean dagoen distantzia. Bira bateko emanaldiak denboran jarraian egiten badira, emanaldi bat egiten den tokitik hurrengo emanaldiaren tokirainoko distantzia ere kontuan hartuko da. Distantzia hori neurtzeko, web-orrialde hau erabiliko da: http://www.distancefromto.net/
27. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak.
1.– Honako formatu hau hartuko da aintzat: dantza-bira.
Dantza-biratzat hartuko da, 2025. urtean, euskararen eremu geografikotik kanpo gutxienez hiru emanaldi egitea, beste horrenbeste hiritan.
Salbuespenez, nazioarteko dantza-jaialdi edo azoka profesional batean emanaldi bat egitea biratzat onartuko da. Hiru herrialdetako taldeen presentzia izan behar dute programazioan, eta jaialdi profesionalak izan behar dira. Azoka edo jaialdiaren webguneak hauek guztiak izan beharko ditu nahitaez: programazioa, antzezlanei eta taldeei buruzko informazioarekin, eta jaialdiari buruzko informazioa, ingelesez.
Taldeko dantzariez gain, gehienez bi laguntzailerentzako (teknikari, zuzendari...) gastuak onartuko dira eskaeran.
2.– Honako hauetarako ez da dirulaguntzarik emango:
a) Herriko festetako programetan sarturiko emanaldi eta berbenetarako.
b) Kalean kontraturik gabe egiten diren emanaldietarako.
c) Trukean katxetik edo txartel-leihatilarik jaso gabe egiten diren emanaldietarako. Katxetak taldekide bakoitzeko 125 eurokoa izan beharko du, gutxienez.
V. KAPITULUA
ANTZERKIA
28. artikulua.– Diru-baliabideak.
1.– Modalitate honetarako gehieneko zuzkidura ehun eta hirurogeita sei mila (166.000) eurokoa izango da.
2.– Dirulaguntzen zenbatekoak eta mugak.
Eskatzaileek antzerki-bira bakoitzeko eskaera bat eta antzerki denboraldi bakoitzeko eskaera bat aurkeztu ditzakete, baina dirulaguntza guztien batura ez da inoiz izango urtean hamabost mila (15.000) euro baino handiagoa konpainiako.
Taldeko antzezleez gain, gehienez bi laguntzailerentzako (teknikari, zuzendari...) gastuak onartuko dira eskaeran.
3.– Gehienez honako zenbateko hau jaso ahal izango da antzerki-bira bakoitzeko:
– 5.000 km arteko tokietarako edo Espainia penintsularrean eta Frantzia kontinentalean 15 emanalditik gora egiten diren biretarako: hamar mila (10.000) euro.
– 5.000 km-tik haragoko tokietarako edo Espainia penintsularretik eta Frantzia kontinentaletik 5.000 km-ra arteko tartean 15 emanalditik gora egiten diren biretarako: hamabost mila (15.000) euro.
Artikulu honetan ezarritako distantziak honela kalkulatzen dira: emankizuna egiten den herritik pertsona fisiko edo juridiko pribatu eskatzailearen egoitza edo establezimendura zuzenean dagoen distantzia. Bira bateko emanaldiak denboran jarraian egiten badira, emanaldi bat egiten den tokitik hurrengo emanaldiaren tokirainoko distantzia ere kontuan hartuko da. Distantzia hori neurtzeko, web-orrialde hau erabiliko da: http://www.distancefromto.net
4.– Antzerki-denboraldi baterako gehieneko zenbatekoa hamar mila (10.000) eurokoa izango da.
5.– Ez da 500 euro baino gutxiagoko dirulaguntza eskaerarik onartuko.
6.– Euskal konpainia eta kanpokoen arteko koprodukzioetan, konpainiako euskal kideen mugikortasun-gastuak bakarrik onartuko dira.
29. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak:
2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko jarduerak.
1.– Antzerki-bira:
a) Antzerki-biratzat hartuko da, 2025. urtean, euskararen eremu geografikotik kanpoko antzokietan gutxienez hiru emanaldi egitea, beste horrenbeste hiritan.
Antzokiek gutxienez 150 eserleku izan beharko dituzte, edo bestela, prestigio handikoak izan beharko dute. Antzokiaren prestigioa baloratzeko, hauek hartuko dira kontuan: programazioaren antzinatasuna; prestigiozko sariak jasotako taldeak programatzea; antzoki sare pribatu edo publikoen partaide izatea; erresidentzia erregimenean garatutako sorkuntza programak; publiko berriak sortzeko ekintza paraleloak edo antzokiak jasotako sari edo errekonozimenduak. Antzokiak kaleko emanaldiak antolatzen dituenean, ez da antzokiaren edukiera kontuan hartuko. Antzokiaren webguneak hauek izan beharko ditu nahitaez: antzezlanei eta taldeei buruzko informaziodun programazioa, antzokiari buruzko informazioa eta sarrerak online erosteko zerbitzua.
b) Nazioarteko antzerki jaialdi edo azoka profesional batean emanaldi bat egitea biratzat onartuko da. Hiru herrialdetako taldeen presentzia izan behar dute programazioan, eta jaialdi profesionalak izan behar dira. Azoka edo jaialdiaren webguneak hauek guztiak izan beharko ditu nahitaez: programazioa, antzezlanei eta taldeei buruzko informazioarekin, eta jaialdiari buruzko informazioa, ingelesez. Arte-diziplina askotariko azoka edo jaialdien kasuan, antzerki-programazio lerro osoa izan beharko dute.
2.– Antzerki-denboraldia:
2025. urtean, antzoki berean gutxienez 7 emanaldi egitea jarraian, euskararen eremu geografikotik kanpo. Antzokiak gutxienez 150 eserleku izan beharko ditu.
Antzokiaren webguneak hauek guztiak izan beharko ditu nahitaez: antzezlanei eta konpainiei buruzko informaziodun programazioa, antzokiari buruzko informazioa eta sarrerak erosteko online zerbitzua.
3.– Honako hauetarako ez da dirulaguntzarik emango:
a) Trukean katxetik edo txartel-leihatilarik jaso gabe egiten diren emanaldietarako. Katxetak taldekide bakoitzeko 125 eurokoa izan beharko du, gutxienez.
b) Herriko festetako programetan sarturiko emanaldi eta berbenetarako.
c) Kalean kontraturik gabe egiten diren emanaldietarako.
d) Eskola emanaldietarako.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
Eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 3. artikuluan ezarritako zenbateko osoa handitu ahal izango da, baldin eta EEIren beste dirulaguntza deialdi batzuk esleitu ondoren aurrekontu-izakinak agortu ez badira. Sortutako premien estaldura % 100ekoa izango da, baina ehunekoa gainerako deialdietako soberakinen zenbateko erabilgarriaren araberakoa izango da. Hala badagokio, aldaketa hori EEIko zuzendariaren ebazpenaren bidez jakinaraziko da, eta ebazpena EHAAn argitaratuko da.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Deialdi honetan araututako dirulaguntzak Europako Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 Erregelamenduan (2023-12-15eko EBAO, 2831. zk.) adierazitakoaren arabera arautuko dira – erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamendurako Tratatuko 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa da –. Dirulaguntza hauek minimis izaera dute; hau da, pertsona juridiko nahiz fisiko batek jasoko duen dirulaguntza osoa ez da 300.000 euro baino gehiagokoa izango aurreko hiru urteetan. Diru-kopuru hori baino gutxiagoko dirulaguntzek ez dute ez merkataritza eraldatzen ezta lehia baldintzak desitxuratzen ere; hori dela eta, ez dira Europar Batasuneko Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107.1 artikuluaren aplikazio eremuan sartzen.
Dirulaguntzaren onuradunak aurreko hiru urteetan jasotako minimis izaerako dirulaguntzen berri eman beharko du eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpena betez, egiaztatzeko, betiere, jasotako dirulaguntzek ez dutela gainditzen Erregelamenduak adierazitako gehieneko muga.
HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.
Eskatzailearen datu pertsonalak erabiliko dira, eta tratamendu-jarduera honi erantsiko zaizkio: Euskara eta euskal kultura sustatzeko eta zabaltzeko laguntzak eta dirulaguntzak.
Arduraduna: Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua/Basque Institute.
Helburua: Etxepare Euskal Institutuak sustatutako laguntzak eta dirulaguntzak eskatzen eta jasotzen dituzten pertsona fisikoen edo pertsona juridikoen legezko ordezkarien zerrenda bat izatea.
Legitimazioa:
– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
– Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
– Apirilaren 20ko 3/2007 Legea, Etxepare Euskal Institutua Sortzeko eta Arautzekoa (2007-05-10eko EHAA, 89. zk.).
Hartzaileak: ez da daturik lagako.
Eskubideak: datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea du eskatzaileak, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.
Informazio osagarria: web-orri honetan kontsulta dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarria eta zehaztua:
https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/057300-capa2-eu.shtml
Araudia:
– Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra (www.euskadi.eus/contenidos/informacion/normativa_dpd/eu_def/adjuntos/RGPD-2016_0679_eu.pdf).
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf.
ID: 0573
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENGOA
Lehenengoa.– Administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek EEIko Zuzendaritza Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.
Donostia, 2025eko martxoaren 24a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
IRENE LARRAZA AIZPURUA.
I. ERANSKINA
6. artikuluan eskatutako jarduera ekonomikoen gaineko zergako epigrafeak: musika.
1. atala: enpresa-jarduerak.
96. multzoa. Jolas- eta kultura-zerbitzuak.
965. taldea. Ikuskizunak (zinema eta kirolak izan ezik).
965.1.– epigrafea. Aretoetako eta lokaletako ikuskizunak (zezen-ikuskizunak izan ezik).
965.2.– epigrafea. Aire zabaleko ikuskizunak (zezen-ikuskizunak izan ezik).
965.3.– epigrafea. Establezimendu iraunkorretik kanpoko ikuskizunak (zezen-ikuskizunak izan ezik).
965.4.– epigrafea. Ikuskizun-enpresak.
3. atala: jarduera artistikoak.
03 Musikarekin lotutako jarduerak.
031 Musika-maisuak eta -zuzendariak.
032 Musika-instrumentuen interpreteak.
033 Kantariak.
034 Musikari lotutako beste jarduera batzuk BISG.
6. artikuluan eskatutako jarduera ekonomikoen gaineko zergako epigrafeak: dantza eta antzerkia.
1. atala: enpresa-jarduerak.
96. multzoa. Jolas- eta kultura-zerbitzuak.
965. taldea. Ikuskizunak (zinema eta kirolak izan ezik).
965.1.– epigrafea. Aretoetako eta lokaletako ikuskizunak (zezen-ikuskizunak izan ezik).
965.2.– epigrafea. Aire zabaleko ikuskizunak (zezen-ikuskizunak izan ezik).
965.3.– epigrafea. Establezimendu iraunkorretik kanpoko ikuskizunak (zezen-ikuskizunak izan ezik).
965.4.– epigrafea. Ikuskizun-enpresak.
3. atala: jarduera artistikoak.
01 multzoa. Zinemarekin, antzerkiarekin eta zirkuarekin lotutako jarduerak.
011. taldea. Zinema- eta antzerki-zuzendariak.
012. taldea. Zuzendaritza-laguntzaileak.
013. taldea. Zinema- eta antzerki-aktoreak.
014. taldea. Estra espezializatuak, dobleak, konpartsak eta merezimenduzkoak.
015. taldea. Zinemako, telebistako eta bideokameretako langileak.
016. taldea. Umoristak, karikatoak, eszentrikoak, berriketariak, errezitatzaileak, ilusionistak eta abar.
017. taldea. Apuntatzaileak eta errejidoreak.
018. taldea. Zirkuko artistak.
019. taldea. Zinemarekin, antzerkiarekin eta zirkuarekin lotutako beste jarduera batzuk BISG.
02 multzoa. Dantzarekin lotutako jarduerak.
021 taldea. Zuzendari koreografikoak.
022 taldea. Dantzariak.
029. taldea. Dantzarekin lotutako beste jarduera batzuk, BISG.
II. ERANSKINA
12. artikuluan aipatzen diren eskaerak aztertzeko irizpideak: arte plastikoak eta ikusizkoak.
a) Deialdiaren baldintzak betetzea: 30 puntu. Deialdiaren gutxieneko baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiek 30 puntu jasoko dituzte.
b) Euskararen presentzia proiektuan: 10 puntu. Proiektuak euskarazko elementuak baditu (testua edo musika) 10 puntu. Proiektuaren edukiak hitzezko elementurik ez badu, obraren edo proiektuaren izena hartuko dira kontuan; euskarazkoak badira 10 puntu.
c) Genero-berdintasuna: gehienez, 10 puntu. Sortzailea edo taldeko kide nagusia emakumea bada, parte hartzen duten kideen artean genero-berdintasuna edo emakumeen gehiengoa badago, edo lana genero-berdintasunari buruzkoa bada: 10 puntu. Gainerako kasuetan, proportzionalki puntuatuko da, parte-hartzaileen generoaren arabera.
d) Proiektuaren auto-finantzaketa maila: 20 puntu. % 80 baino gehiagoko auto-finantzaketa = 20 puntu. Bestela, proportzionalki.
e) Zein espaziotan/ekitalditan garatuko diren jarduerak: ekintza burutuko den herrialdea/hiria, aretoaren ezaugarriak, edukiera eta nazioarteko programazioa. 20 puntu.
f) Eskatzailearen presentzia digitala: 10 puntu. web-orri, sare sozial, edo gainerako euskarri digitalak euskaraz eta ingelesez izatea 10 puntu. Euskaraz izatea 6 puntu. Ingelesez izatea 4 puntu.
12. artikuluan aipatzen diren eskaerak aztertzeko irizpideak: musika.
a) Deialdiaren baldintzak betetzea: 30 puntu. Deialdiaren gutxieneko baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiek 30 puntu jasoko dituzte.
b) Euskararen presentzia proiektuan: 10 puntu. Proiektuaren hizkuntza euskara bada 10 puntu. Elebiduna bada, euskara eta beste hizkuntza bat, 5 puntu. Hitzik gabeko proiektuetan, obraren izenaren zein abestien izenburuen hizkuntza hartuko da kontuan.
c) Genero-berdintasuna: gehienez, 10 puntu. Sortzailea edo taldeko kide nagusia emakumea bada, parte hartzen duten kideen artean genero-berdintasuna edo emakumeen gehiengoa badago, edo lana genero-berdintasunari buruzkoa bada: 10 puntu. Gainerako kasuetan, proportzionalki puntuatuko da, parte-hartzaileen generoaren arabera.
d) Proiektuaren auto-finantzaketa maila: 20 puntu. % 80 baino gehiagoko auto-finantzaketa = 20 puntu. Bestela, proportzionalki.
e) Zein espaziotan/ekitalditan garatuko diren jarduerak: ekintza burutuko den herrialdea/hiria, aretoaren ezaugarriak, edukiera eta nazioarteko programazioa. 20 puntu.
f) Eskatzailearen presentzia digitala: 10 puntu. Web-orri, sare sozial, edo gainontzeko euskarri digitalak euskaraz eta ingelesez izatea 10 puntu. Euskaraz izatea 6 puntu. Ingelesez izatea 4 puntu.
12. artikuluan aipatzen diren eskaerak aztertzeko irizpideak: antzerkia.
a) Deialdiaren baldintzak betetzea: 30 puntu. Deialdiaren gutxieneko baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiek 30 puntu jasoko dituzte.
b) Euskararen presentzia proiektuan: 10 puntu. Antzezlan bera euskaraz ere eskaintzea 10 puntu. Antzezlana hitzik gabekoa bada, ikuskizunean euskarazko elementuak egotea baloratuko da; antzezlanaren izenburua edo musika euskaraz izatea 10 puntu.
c) Genero-berdintasuna: gehienez, 10 puntu. Sortzailea edo taldeko kide nagusia emakumea bada, parte hartzen duten kideen artean genero-berdintasuna edo emakumeen gehiengoa badago, edo lana genero-berdintasunari buruzkoa bada: 10 puntu. Gainerako kasuetan, proportzionalki puntuatuko da, parte-hartzaileen generoaren arabera.
d) Proiektuaren auto-finantzaketa maila: 20 puntu. % 80 baino gehiagoko auto-finantzaketa = 20 puntu. Bestela, proportzionalki.
e) Zein espaziotan/ekitalditan garatuko diren jarduerak: ekintza burutuko den herrialdea/hiria, aretoaren ezaugarriak, edukiera eta nazioarteko programazioa. 20 puntu.
f) Eskatzailearen presentzia digitala: 10 puntu. Web-orri, sare sozial, edo gainerako euskarri digitalak euskaraz eta ingelesez izatea 10 puntu. Euskaraz izatea 6 puntu. Ingelesez izatea 4 puntu.
12. artikuluan aipatzen diren eskaerak aztertzeko irizpideak: dantza.
a) Deialdiaren baldintzak betetzea: 30 puntu. Deialdiaren gutxieneko baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiek 30 puntu jasoko dituzte.
b) Euskararen presentzia proiektuan: 10 puntu. Proiektuak euskarazko elementuak baditu (testua edo musika) 10 puntu. Proiektuaren edukiak hitzik ez badu, obraren izena hartuko da kontuan; euskaraz bada 10 puntu.
c) Genero-berdintasuna: gehienez, 10 puntu. Sortzailea edo taldeko kide nagusia emakumea bada, parte hartzen duten kideen artean genero-berdintasuna edo emakumeen gehiengoa badago, edo lana genero-berdintasunari buruzkoa bada: 10 puntu. Gainerako kasuetan, proportzionalki puntuatuko da, parte-hartzaileen generoaren arabera.
d) Proiektuaren auto-finantzaketa maila: 20 puntu. % 80 baino gehiagoko auto-finantzaketa = 20 puntu. Bestela, proportzionalki.
e) Zein espaziotan/ekitalditan garatuko diren jarduerak: ekintza burutuko den herrialdea/hiria, aretoaren ezaugarriak, edukiera eta nazioarteko programazioa. 20 puntu.
f) Eskatzailearen presentzia digitala: 10 puntu. Web-orri, sare sozial, edo gainerako euskarri digitalak euskaraz eta ingelesez izatea 10 puntu. Euskaraz izatea 6 puntu. Ingelesez izatea 4 puntu.