Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2025eko apirilaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
1505

EBAZPENA, 2025eko martxoaren 24koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, baimena emateko produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartelak (oinarrizko mailakoak eta kualifikatuak) eman eta baliozkotzeko 901 eta 909 bitarteko ikastaroetako ikasleei.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Honako ikastaro hauek antolatu dira:

– 901 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 902 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, maila kualifikatukoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 903 zenbakiko ikastaroa, CIFP Fraisoro Eskola LHII-k emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 904 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 905 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 906 zenbakiko ikastaroa, Hazi Fundazioak emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, maila kualifikatukoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 907 zenbakiko ikastaroa, CIFP Fraisoro Eskola LHII-k emana: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionala berritzeko ikastaroa, maila kualifikatukoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 908 zenbakiko ikastaroa, CIFP Murgia LHII-k emana: Basoa eta Natura Ingurunea Kudeatzeko ikasleentzako ikastaroa, maila kualifikatukoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena.

– 909 zenbakiko ikastaroa, maila kualifikatuko titulua baliozkotzekoa, C motako txartela lortzeko eskubidea ematen duena; beste autonomia-erkidego batzuetako ikastaroak, produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalentzako oinarrizko mailakoak, B motako txartela lortzeko eskubidea ematen dutenak.

Bederatzi ikastaroak irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskinean xedatutako eduki eta ikastorduekin bat etorriz egin dira; zehazki, A zatian, oinarrizko maila xedatzen da eta B zatian maila kualifikatua. Errege Dekretu horren bidez, hurrenez hurren, produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduera-esparrua ezartzen da, eta B eta C txartel motak lortzeko eskubidea ematen dute.

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ondorengoak hartu dira kontuan:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1 artikulua, gaikuntza-mailei buruzkoa, IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak eman, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuaren 9.1.b) artikulua, landare-osasunaren arloko eginkizunak Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari esleitzen dizkiona.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzan erabiltzeko produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalen txartelak emateko agintzea:

1.– Oinarrizko mailakoa, 901 ikastarokoa, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzako.

2.– Maila kualifikatukoa, 902 ikastarokoa, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzako.

3.– Oinarrizko mailakoa, 903 ikastarokoa, ebazpen honen III. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzako.

4.– Oinarrizko mailakoa, 904 ikastarokoa, ebazpen honen IV. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzako.

5.– Oinarrizko mailakoa, 905 ikastarokoa, ebazpen honen V. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzako.

6.– Maila kualifikatukoa, 906 ikastarokoa, ebazpen honen VI. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzako.

7.– Maila kualifikatukoa, 907 ikastarokoa, ebazpen honen VII. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzako.

8.– Maila kualifikatukoa, 908 ikastarokoa, ebazpen honen VIII. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzako.

9.– Maila kualifikatukoa, 909 ikastarokoa, ebazpen honen IX. eranskineko zerrendan ageri diren ikasleentzako.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 24a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

ONEKA ZABALLA GONZALEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala