Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

66. zk., 2025eko apirilaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1503

AGINDUA, 2025eko martxoaren 26koa, Hezkuntzako sailburuarena, Loiuko (Bizkaia) «Ayalde» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen duena, batetik, hezkuntza bereziko gela egonkor bat gehitu delako, eta, bestetik, udalerri bereko «Munabe» Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatutik datozen lehen hezkuntzako irakaskuntzak integratu direlako, eta azken ikastetxe horren baimena aldatzen duena, Lehen Hezkuntzako etapa kendu delako.

Loiuko udalerrian (Bizkaia) dauden «Ayalde» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren (014844 eta 48003734 ikastetxeen kodeak) eta «Munabe» Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren (014848 eta 48003746 ikastetxeen kodeak) titularra den Sopensa SA entitateak eskatuta hasitako espedienteak aztertu dira.

Espediente horiek ezarrita dagoen prozeduraren arabera izapidetu dira, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaie, eta gai horretan eskumena duten organismoek txostena egin dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako Eskubidea Arautzeko uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua); 215/2004 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena –azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan–; 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituena; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren Agindua, 1998ko uztailaren 30ekoa, Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzen dituena eta ikasle horiek hezkuntza-sistemako etapa guztietan behar bezala artatzeko baliabideak ematen dituena, eta kontuan hartu dira, halaber, arlo horretan aplikatu behar diren eta indarrean dauden gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2025-2026 ikasturtetik aurrera, Loiuko (Bizkaia) «Ayalde» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari emandako baimenaren aldaketa baimentzea, hezkuntza bereziko gela egonkor bat gehitu delako. 2025eko irailaren 1etik aurrera, ikastetxe hori Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta geratuko da, erregistro-datu hauekin:

Ikastetxearen kodeak: 014844 (EAE) eta 48003734 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Ayalde».

Titularra: «Sopensa SA».

Helbidea: Aiartza, 5.

Udalerria: Loiu.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa, 6 unitate:

• 0-1 urteko haurrentzako unitate 1, 8 ikaspostutarako edukierarekin.

• 1-2 urteko haurrentzako 2 unitate, bakoitza 13 ikaspostutarako edukierarekin.

• 2-3 urteko haurrentzako 3 unitate, bakoitza 18 ikaspostutarako edukierarekin.

– Haur Hezkuntzako bigarren zikloa: 12 unitate, bakoitza 25 ikasposturako edukierarekin.

– Lehen Hezkuntza: 24 unitate, bakoitza 25 ikasposturako edukierarekin.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, bakoitza 30 ikasposturako edukierarekin.

– Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia», «Giza eta Gizarte Zientziak» eta «Arteak» modalitateak: 6 unitate, bakoitza 35 ikasposturako edukierarekin.

– Hezkuntza Berezia: gela egonkor bat.

Bigarrena.– 2025-2026 ikasturtetik aurrera, Loiuko (Bizkaia) «Munabe» Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari baimena ematea Lehen Hezkuntzako etapa kentzeko. 2025eko irailaren 1etik aurrera, ikastetxe hori Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta geratuko da, erregistro-datu hauekin:

Ikastetxearen kodeak: 014848 (EAE) eta 48003746 (unibertsala).

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Munabe».

Titularra: «Sopensa SA».

Helbidea: Lauroeta etorbidea, 14.

Udalerria: Loiu.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, bakoitza 30 ikasposturako edukierarekin.

– Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak: 4 unitate, bakoitza 35 ikasposturako edukierarekin.

Hirugarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea Arautzeko uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeek ezin izango dute beren burua identifikatzeko beren erregistro-inskripzioetan agertzen direnez bestelako izendapenik erabili.

Laugarrena.– Hezkuntza-administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio orotan, berezko dokumentazioan eta ikastetxe bakoitzari buruzko publizitatean, edozein dela ere hori egiteko bidea, entitate titularrak izen generikoa erabili beharko du, izen espezifikoarekin eta ikastetxearen kodearekin batera, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.

Halaber, ikastetxeen publizitateak Estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.

Bosgarrena.– Ikastetxeen entitate titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikatu behar den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, legezko ordezkariaren bidez, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Seigarrena.– Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen entitate titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntza-deialdien bidez laguntzak lortuko direnik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko martxoaren 26a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala